Mutualiak EFR ziurtagiria jaso du Másfamilia Fundazioaren eskutik. Horren bidez, konpainiaren kalifikazioa hobetu dela egiaztatzen da, Proaktiboa B kategoria eskuratu baitu. AENORek kanpo-auditoria bat egin ondoren ematen duten ziurtagiri honek lana eta familia bateragarri egiteko ereduak osatzen dituzten erakundeen jardunbide egokiak aitortzen ditu.

Másfamilia Fundazioaren zuzendari nagusi Rafael Fuertesek bereizgarri hau eman dio Pertsonen Garapeneko zuzendari Miren Fernandezi, eta, hala, Mutualian lan egiten dutenen ongizatearekin eta bizitza profesionala eta pertsonala uztartzearekin duen konpromisoa aitortu dute.
2013. urtean, lehen EFR ziurtagiria lortu zuen Mutualiak, eta etengabeko hobekuntzan lanean jarraitu du, enpresa “konprometitua” izatetik “proaktiboa” izatera igaroz. Ziurtagiri honek 3 urteko indarraldia du, eta, amaieran, beste auditoria bat egingo da, berritzeko.