Mutualia Gizarte Segurantzarekin lankidetza duen 2zk.ko Mutua da, eta Euskadiko erreferentziazko mutualitatea, zeinetan baitu %42tik gorako merkatu-kuota.
Mutualia irabazi-asmorik gabeko eta erantzukizun mankomunatuko enpresa-elkartea da. Gizarte Segurantzarekin lankidetzan dihardu, enpresentzako, haien langileentzako eta bestelako bezeroentzako osasun-zerbitzuak kudeatzen, prestazio ekonomikoak eskaintzen eta prebentzioa sustatzen.
Mutualia 2005ean sortu zen, Mutua Vizcaya Industrial eta Pakearen fusioaren ondorioz, eta 2007. urtean La Previsora gehitu zitzaien, laneko istripuen lehen mutua, antzinakoena, 1900.eko martxoaren 25ean jaiotakoa.
Mutualiak Estatu osoa du jarduera-eremu, eta haren lanaren printzipio gidariak dira arreta pertsonalizatua, berehalakotasuna, asistentzia egokia eta osasun-zentroen kalitatea nahiz profesionalek enpresa kide eta lankide guztiekiko duten hurbiltasuna.
Laneko istripuen Estatuko mutualitate nagusietakoa da Mutualia, kaudimen-indizeari dagokionez, eta goreneko hornidura du lege-erreserba guztietan; horiek erabateko eraginkortasunez kudeatuz, Bikaintasuna eskaintzeko egoera ezin hobean gaude.
Mutualia, Gizarte Segurantzarekin lankidetzan, bezeroen osasunerako, segurtasunerako eta ongizaterako eskubidea bermatzeko xedearekin sortu zen.
Mutualian, Gizarte Segurantzarekin elkarlanean, gure bezeroen osasunerako, segurtasunerako eta ongizaterako eskubidea bermatzeko helburua dugu, eta gure balioak (hurbiltasuna, eraginkortasuna, profesionaltasuna, abangoardismoa, gardentasuna eta taldea) hartzen ditugu jarduteko erreferentzia gisa, hartara, konfiantzazko mutualitatea, iraunkorra, eta eskaintzen dituen zerbitzu aurreratuen kalitatea eta gizatasunezko tratua direla-eta aitortua izan dadin.
Gure helburua betetzeko berme gisa, Mutualiaren Konpromisoen Karta egin dugu, eta aurkeztu egingo dizuegu. Karta honetan dauden konpromisoak kontrastatu eta neurtu egin daitezke, bai eta alderatu ere beste erakunde batzuetakoekin, eta betetzen diren kontrolatzeko sistema bat ezarri da.
Mutuak, hain zuzen, irabazi-asmorik gabeko enpresa elkarteak gara. Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren baimena dugu Gizarte Segurantzaren kudeaketan lankidetzan jarduteko. Hala, osasun estaldura ematea eta prestazio ekonomikoak kudeatzea da gure jarduera nagusia. Laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako aholkularitza ere ematen diegu enpresei. Honako izapide hauek egiten ditugu:
Mutuak ehun urtetik gorako erakundeak gara, Gizarte Segurantzaren sorreran parte hartu genuenak, eta gaur egun ere, Sistemaren eraikuntzan laguntzen jarraitzen dugunak. Laneko Istripuen Mutuen Elkartean (AMAT) gaude txertatuta, eta Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren eta Gizarte Segurantzako Estatu Idazkaritzaren menpekoak gara.
Enpresaburu bakoitzak mutua bat aukeratzen du, eta haren kide egiten da. Sortutako kidetza hori da mutua bat, eta berori arduratuko da, elkarlanean, kudeaketa ekonomikoaz. Irabazi-asmorik gabeko enpresa elkarteak izanda, kudeaketaren soberakinak Gizarte Segurantzara bideratzen dira.
Urteetako ibilbidean zehar, Mutualiak sari eta aitorpen ugari jaso ditu bere kudeaketa aurreratuari eta etengabeko hobekuntzari esker.
Gure erantzukizun sozial korporatiboaren eta etikaren eta betetzearen kulturaren ildotik, MUTUALIAn plan bat garatu dugu erakundearen barruan delituak egitea prebenitzeko.
Kontsultatu gure BETETZE EREDUA ETA ARRISKU PENALEN PREBENTZIOA
Zuzendaritza Batzordearen Etika Komisioa eratzearekin batera, Garapen Iraunkorreko Komitea (GIK) sortu da erakundean.
Mutualiak erantzukizun sozialarekin zerikusia duten alderdiak lantzen ditu duela 15 urte baino gehiagotik. Horregatik, Zuzendaritza Batzordeak lan horri zentzua emateko beharra ikusi du, erakundean lan egiten dugun pertsona guztiek eta gobernu-organoek onartutako balioekin uztartuz.
GIKek ardura hartuko du Garapen Iraunkorreko Plana Mutualiaren estrategiaren barruan ezartzeko: pertsonen inplikazioa bilatu, GIKen bitartez egunerokoan nola laguntzen duten informatu, erakundean iraunkortasuna bermatzen dela ziurtatu eta plana betetzen dela zainduko du, eta Zuzendaritza Batzordearen Batzorde Etikoari horren garapenaren berri emango dio.
GIKaren sorrerarekin, Mutualiak Garapen Iraunkorreko 17 Helburuen xedeak lortzen inplikatu nahi du.