mutualia app empresas
Itzuli

📱 MUTUALIA ENPRESAK APPa: zure enpresaren informazioa eskura

Mutualiak APP berria abiarazi du, eta beste urrats bat egin du aurrera, bezeroarekiko orientazioaren eta gure enpresekin komunikatzeko teknologia berrien erabilerari dagokienez.

Mutualiaren estraneta erabiltzen dutenei zuzendutako aplikazioa da; orain, moldatu egin da gailu mugikorretan (smartphone eta tabletetan) erabiltzeko. Mutualia enpresak zure eskura jartzen du zure enpresaren informazioa, zauden lekuan zaudela ere, era erraz eta irisgarrian. Halaber, zure enpresaren absentismo eta ezbehar-tasaren adierazleei buruzko informazioa ematen du denbora errealean.

☞ Zertarako erabil daiteke?

Mutualiak zure enpresari buruz dituen datuak ikusteko eta horiek osatu edo aldatzeko.

• Zure enpresako pertsonen bajak ikusteko.
• Laguntza-partea bete eta postaz bidaltzeko.
• Elkarteko kide izatearen egiaztagiria eskatzeko.
• Baja eragin duten edo ez duten istripuen eta izapidetzeko dauden Delta parteak ikusteko.
• Botika-kutxak ikusi edo eskatzeko, bai eta eskaeraren egoera zein den une oro ikusteko ere.
• Kenkarien kontsulta egiteko, eta langile bakoitzaren kenkariaren xehetasunak ikusteko.
• Zure kudeatzaile pertsonalarekin egoteko aukera kontsultatzeko. Halaber, berarekin harremanetan jartzeko aukera izateko, telefonoz zein postaz, zure zalantzak argi ditzan. • Mutualiaren sareko zentroak bilatzeko eta horiei buruzko informazioa eskuratzeko.

☞ Zer egin alta egiteko?

Mutualiaren estranetean erabiltzaile gisa inskribatuta egon behar da (hemen egin daiteke

☞ Nola sartu?

Mutualia Enpresak APPean sartu, telefono mugikorra edo tableta erabilita. Deskargatzeko App Store-n edo Google Play-n sartu behar da, eta Mutualia Enpresak bilatu hor, instalatzeko.

ANDROID
* IOS

Lotutako berriak