Volver

«Prebentziozko begiradak» Gasteizen

Prebentziozko begiradak

Laneko arriskuen prebentzioari begiratzen dion argazki sorta bat da. Ikuspegi askotarikoa eta iradokitzailea, Mutualiaren laneko arriskuei buruzko argazki-lehiaketan parte hartu duten 1.500tik gora argazkien artean jasoa. Istripuen prebentzioaren unibertsaltasuna irudikatzen duen titare eta orratz banaz osatutako argazki sinple batetik hasita goitik behera babestuta, altuera zorabiagarrian edo galdategi bateko salda-jaurtiketen ondoan lan egiten duten pertsonen irudi harrigarrietara, irudien imajinarioa arreta erakartzeko tresna boteretsua da. Baina arretaren ondoren gogoeta dator.

Gogoeta egiten laguntzeko, argazki bakoitzaren ondoan

testuak, datuak eta erantzun beharreko galderak agertzen

dira. Segurtasuna eta osasuna gune laneko eguneroko

ohituretan kontuan hartu beharreko kontu oso garrantzitsuak dira. Baina egiazki, erakusketari begirada azkar bat emateko behar dugun tartean, Europar Batasunean 10 lagun hiltzen dira laneko arrazoiengatik.

Garbi dago argazki edo testu bakoitzak bere horretan

ez duela laneko istripu edo gaixotasunik saihestuko,

baina prebentzioaren garrantziaz gogoeta egiten eta

kontzientziatzen lagunduko digu, eta horrela, erakusketa

honen helburua lortuko dugu.

Prebentzio-aholkularitza

prebentzioa@mutualia.es  

944 042 105 / 943 440 526 / 945 009 077

Noticias relacionadas