Covid-19k eragindako langile autonomoentzat

Autonomoei laguntzeko neurriak, irailaren 28ko 18/2021 Errege Lege-Dekretukoak

Urriaren 1etik aurrerako prestazioak


⚠ Kasu guztiei dagokien ohar komuna:

Prestazio hauek ez dira bateragarriak Gizarte Segurantzaren beste prestazio batzuk jasotzearekin, hala nola aldi baterako ezintasunagatiko bajak, aitatasunagatiko bajak, amatasunagatiko bajak eta abar, horiek lanarekin bateraezinak izanez gero.

Halaber, ez dira bateragarriak lanarekin bateragarriak diren Gizarte Segurantzako prestazioekin, aurretik jasotzen ari zirenen kasuetan izan ezik.

Kasu guztietan, beharrezkoa da Gizarte Segurantzako kuotak ordainduta edukitzea; bestela, mutualitateak gonbita egingo dizu 30 eguneko epe luzaezinean egunean jartzeko, prestazioa osorik eskuratu ahal izateko.

18/2021 Errege Lege-dekretuan araututako Prestazio Ekonomikoak


Langile autonomoen jarduera eteteagatiko (CATA) aparteko prestazio berriak arautzen dituen 18/2021 Errege Dekretuan prestazio espezifiko bat sartu da Cumbre Vieja sumendiaren erupzioak kaltetutako La Palmako Langile Autonomoen Araubide Berezietakoentzat (LAAB).

Cumbre Vieja sumendiaren erupzioak kaltetutako La Palmako LAABetarako informazio gehiago nahi izanez gero, jo mutualia@mutualia.es helbide elektronikora.


1. Autonomoa naiz, langile autonomoen jarduera eteteagatiko (CATA) kotizatzen dut eta egiaztatu dut gutxienez hamabi hilabeteko kotizazioa dudala, kontsumitu gabe, jarduera eteteagatik aurreko etete-prestazioak eskuratzeko.

▶ Nolako prestazioak eska ditzaket?

Norberaren konturako lanarekin bateragarria den jarduera eteteagatiko prestazioa (18/2021 Errege Dekretuaren 10. artikulua)

Baldintzaren bat betetzen ez baduzu, 3. formularioko prestazioa eskuratu dezakezu.

Zein dira bete beharreko baldintzak?

2021eko hirugarren eta laugarren hiruhilekoetan, norberaren konturako jardueraren zerga-sarrera konputagarrien murrizketa egiaztatzea, 2019ko hirugarren eta laugarren hiruhilekoetan izandakoen ehuneko 50etik gorakoa, bai eta 2021eko hirugarren eta laugarren hiruhilekoetan zerga-etekin garbi konputagarriak 8.070 eurotik gorakoak ez izatea ere.

Diru-sarreren murrizketa kalkulatzeko, 2019ko hirugarren eta laugarren hiruhilekoetako alta-aldia hartuko da kontuan, eta 2021eko hirugarren eta laugarren hiruhilekoekin alderatuko da.

2021eko irailaren 30ean maiatzaren 27ko 11/2021 Errege Lege-dekretuaren 7. artikuluan aurreikusitako prestazioa jasotzen ari denak prestazio hori jasotzeko eskubidea sortu ahal izango du, baldin eta data horretan Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 338.1 artikuluan aurreikusitako aldi osoa kontsumitu ez badu.

Jarduera eteteagatiko kotizazioa egiaztatzeko, honako hauek hartuko dira kontuan:

Bi prestazio horietatik zein jaso dezakezun zehazten laguntzeko, kontsulta ezazu informazio hau, prestazio berriaren aurreko 48 hilabeteetan dagoeneko kontsumitu dituzun jarduera eteteagatiko prestazioak egiaztatzeko, baita geratzen zaizkizunak ere.

  1. Martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege-dekretuko ezohiko prestazioak: prestazio horiek ez dute kotizaziorik kontsumitzen jarduera eteteagatik.
  2. Ekainaren 26ko 24/2020 Errege Lege-dekretuko ezohiko prestazioak, eta/edo irailaren 29ko 30/2020 Errege Lege Dekretuko ezohiko prestazioak: 24/2020 ELDko luzapeneko prestazioak, lanarekin bateragarria zenak eta uztailetik irailera iraun zuenak, eta 30/2020 ELDko laugarren xedapen gehigarriko prestazioak, lanarekin bateragarria zenak eta 2020ko urritik 2021eko urtarrilera arte iraun zuenak, kotizazioko 12 hilabete kontsumitzen dituzte guztira, bietako bat zein biak jaso izanda.
  3. Otsailaren 2ko 2/2021 Errege Lege-dekretuko ezohiko prestazioak: 7. artikuluan araututako prestazioak, lanarekin bateragarria zenak eta 2021eko otsailetik maiatzera iraun zuenak, kotizazioko 12 hilabete kontsumitzen ditu.
  4. Maiatzaren 27ko 11/2021 Errege Lege-dekretuko ezohiko prestazioak: 7. artikuluan araututako prestazioak, lanarekin bateragarria zenak eta 2021eko ekainetik irailera iraun zuenak, kotizazioko 12 hilabete kontsumitzen ditu.

Orain, batu itzazu prestazio horiengatik kontsumitutako hilabete guztiak, eta ateratzen dena kendu 2021eko urriko prestazio berriaren aurreko 48 hilabeteetan jarduera eteteagatik kotizatutako hilabeteei. Emaitza 11 baino handiagoa bada, lanarekin bateragarria den prestazio berria jaso dezakezu, gainerako baldintzak betez gero. Bestela, ezohiko prestazioa eska dezakezu, gainerako baldintzak betez gero.

Kotizazio-aldia
—-
Hilabete-kopurua
Babes-aldia
—-
Hilabete-kopurua
Hamabi eta hamazazpi bitartean.4
Hamazortzi eta hogeita hiru bitartean.6
Hogeita lau eta hogeita bederatzi bitartean.8
Hogeita hamar eta hogeita hamabost bitartean.10
Hogeita hamasei eta berrogeita bi bitartean.12
Berrogeita hiru eta berrogeita zazpi bitartean.16
Berrogeita zortzitik aurrera.24

💰 Zenbatekoa da prestazioa?

Mutualitateak autonomoaren prestazioa hasi aurreko azken 12 hilabeteetako batez besteko kotizazio-oinarriaren %70 ordainduko dizu, kontingentzia arruntengatiko kotizazioa gehituta, 2022ko otsailaren 28ra arte, salbu eta interesdunak uko egiten badio.

Autonomoak behartuta daude alta emanda egotera eta GSDN-n (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia) kotizatzera prestazio hori jasotzen duten bitartean.

📆 Noiz arte dut aukera eskaera egiteko?

Prestazioa urriaren 1etik aurrera jasotzeko, urriaren 21era arte eskatu ahal izango da, egun hori barne.

Urriaren 22tik aurrera egindako eskaerek eskaera egin eta hurrengo hilaren lehenengo egunetik aurrera jasoko dute prestazioa.

💬 Enpleguaniztuna naiz; Erregimen Orokorrean ere lan egiten dut:

Eska dezaket prestazio hau?

Bai, baina badira baldintza gehigarri batzuk, hala nola norberaren konturako diru-sarrera garbi konputagarri fiskalik EZ jasotzea + inoren konturako diru-sarrera gordinak LGSren zenbatekoaren halako 2,2tik gorakoak izatea, aparteko ordainsarien zati proportzionala barne, eta inoren konturako diru-sarrera gordinik EZ jasotzea LGSren zenbatekoaren halako 1,25 gora, aparteko ordainsarien zati proportzionala barne.

Zein izango da prestazioa kasu horretan?

Kolektiboagatik dagokion gutxieneko kotizazio-oinarriaren %50 ordainduko da, ez benetako kotizazio-oinarriaren %50, gutxienekoa baino handiagoa izan arren.

💰 Nor arduratuko da GSDNko kotizazioez?

Prestazioa eskatzen duen pertsonak GSDNren kuotak ordaintzen jarraitu behar du.

Mutualitate laguntzaileak gertakari arruntengatiko kotizazioen zenbatekoa ordainduko dio langileari, jarduera eteteagatiko prestazioarekin batera.

💻 Webguneko 1. formularioa


2. Autonomoa naiz, eta Agintaritza Eskudunak bertan behera utzi ditu nire jarduera guztiak.

▶ Nolako prestazioak eska ditzaket?

Agintaritza eskudunaren ebazpenaren bidez jarduera eteteagatiko prestazioa.
(18/2021 Errege Dekretua, 9. artikulua)

▶ Zein dira bete beharreko baldintzak?

Jarduera etetea erabakitzen duen ebazpena eman baino gutxienez hogeita hamar egun natural lehenago afiliatuta egotea, eta, nolanahi ere, etendura 2021eko urriaren 1a baino lehen dekretatu bada, etendura hasi baino lehen afiliatuta egotea.

💰 Zenbatekoa da prestazioa?

Jarduera eten eta hurrengo egunetik aurrera, jarduera eten eta hurrengo 21 egun naturalen barruan aurkezten bada, kotizazio-oinarriaren %70 ordainduko da, edo %40, baldin eta beste jasotzaile bat badago elkarrekin bizi den lehen graduko familia-unitatean.

Gehienez ere bost hilabeteko iraupena izango du prestazio berri horrek, eta neurriak kentzea erabakitzen den hilabeteko azken egunean amaituko da prestazioa jasotzeko eskubidea, edo 2022ko otsailaren 28an, azken data hori lehenagokoa bada.

Epemugatik kanpo aurkeztuz gero, eskabidea egin eta hurrengo hilaren lehenengo egunetik aurrera ordainduko da.

📆 Noiz arte dut aukera eskaera egiteko?

Artikulu honetan araututako prestazioaren aitorpena jarduera ixteko akordioa edo ebazpena indarrean jarri ondorengo lehen hogeita bat egun naturalen barruan eskatu beharko da, edo urriaren 21a baino lehen, jarduera etetea 2021eko urriaren 1a baino lehen adostu bada eta maiatzaren 27ko 11/2021 Errege Lege-dekretuaren 6. artikuluan aurreikusitako ezohiko prestazioa jasotzen ari ez bada.

💬 Enpleguaniztuna naiz; Erregimen Orokorrean ere lan egiten dut:

Eska dezaket prestazio hau?

Prestazioa jasotzea ez da bateragarria izango inoren konturako lana egiteagatik ordainsari bat jasotzearekin, salbu eta inoren konturako lanaren diru-sarrerak lanbide arteko gutxieneko soldataren zenbatekoaren halako 1,25 baino txikiagoak diren kasuetan, aparteko ordainsarien zati proportzionala barne.

💬 Nor arduratuko da GSDNko kotizazioez?

Diruzaintzak ez du autonomoen ordainagiririk emango.

Eskubidea aitortzen dionean, mutualitatek GSDNri jakinarazten dio, ordainagiriak kargatu ez ditzan eta bidegabe kobratutakoa erregularizatu dezan ofizioz. Kuotak ordaintzetik salbuetsiko da jarduera ixteko neurria hartzen den hilaren lehen egunetik, edo 2021eko urriaren 1etik, data horren aurretik hasitako jarduera-eteteari eusten zaionean, neurri hori jaso eta hurrengo hilaren azken egunera arte, edo 2022ko otsailaren 28ra arte, azken data hori lehenagokoa bada.

💻 Webguneko 2. formularioa


3. Autonomoa naiz, eta 2021eko irailaren 30ean 11/2021 Errege Lege-dekretuaren 7. eta 8. artikuluetan aurreikusitako jarduera eteteagatiko prestazioren bat jasotzen ari nintzen, eta ezin dut Errege Lege-dekretu honen 10. artikuluan aurreikusitako jarduera eteteagatiko ohiko prestaziorako eskubiderik sortu – 18/2021 Errege Dekretuaren 11. artikulua.

Nolako prestazioak eska ditzaket?

Jarduera eteteagatiko aparteko prestazioa, 2021eko irailaren 30ean jarduera eteteagatik maiatzaren 27ko 11/2021 Errege Lege-dekretuaren 7. eta 8. artikuluetan aurreikusitako prestazioren bat jasotzen ari diren eta 10. artikuluan aurreikusitako jarduera eteteagatiko prestazio arrunta jasotzeko eskubidea sortu ezin duten langile autonomoentzat.

Jarduera eteteagatiko aparteko prestazioa, beste baldintza ekonomiko batzuk betetzen ez dituztelako edo jarduera etetearen kotizazio-hilabete guztiak prestazioa eskuratzeko kontsumitu dituztelako, lanarekin bateragarria den prestazioa jasotzeko kotizazio nahikorik Ez duten langile autonomoentzat.

Zein dira bete beharreko baldintzak?

Langile Autonomoen Araubide Berezian edo Itsasoko Langileen Araubide Berezian alta emanda eta kotizazioen ordainketan egunean egotea, bere konturako langile gisa, 2020ko apirilaren 1a baino lehenagotik.

2021eko hirugarren eta laugarren hiruhilekoetan norberaren konturako jardueratik eratorritako etekin garbi konputagarri fiskalik ez izatea, aldi horretako lanbide arteko gutxieneko soldataren %75etik gorakorik, hau da, 6.755 €, (seihilekoan ez da 5066,25 €-tik gorakoa izango).

2021eko laugarren hiruhilekoan, norberaren konturako jardueraren zerga-sarrera konputagarriak 2019ko laugarren hiruhilekoan izandakoak baino ehuneko 75 txikiagoak direla egiaztatzea. Diru-sarreren murrizketa kalkulatzeko, 2019ko laugarren hiruhilekoan altan egondako aldia hartuko da kontuan, eta 2021eko laugarren hiruhilekoan izandako diru-sarreren zati proportzionalarekin alderatuko da, proportzio berean.

💰 Zenbatekoa da prestazioa?

Kolektibo bakoitzeko gutxieneko kotizazio-oinarriaren %50 ordainduko da (ez benetako kotizazio-oinarriaren %50, nahiz eta gutxienekoa baino handiagoa izan), edo %40, baldin eta lehen graduko familia-unitatean beste jasotzaile bat badago.

📆 Noiz arte dut aukera eskaera egiteko?

Jarduera eteteagatiko aparteko prestazio hori 2021eko urriaren 1etik aurrera hasi ahal izango da sortzen, eta gehienez bost hilabeteko iraupena izango du, betiere, eskaera urriko lehen hogeita bat egun naturalen barruan aurkezten bada. Bestela, ondorioak eskabidea aurkeztu eta hurrengo hilaren lehen egunean finkatuko dira. Prestazio horren iraupena ez da 2022ko otsailaren 28tik gorakoa izango.

💬 Enpleguaniztuna naiz; eska dezaket prestazio hau?

 Ez, prestazio hau ez da bateragarria inoren konturako lanarekin.

🗨 Nor arduratuko da GSDNko kotizazioez?

Prestazioa eskatzen duen pertsonak GSDNren kuotak ordaintzen jarraitu behar du.

Mutualitate laguntzaileak gertakari arruntengatiko kotizazioen zenbatekoa ordainduko dio langileari, jarduera eteteagatiko prestazioarekin batera.

💻 Webguneko 3. formularioa



4. Sasoika lan egiten duen autonomoa naiz.

Nolako prestazioak eska ditzaket?

Sasoiko langileen jarduera eteteagatiko prestazioa (11/2021 Errege Dekretuaren 9. artikulua)

▶ Zein dira bete beharreko baldintzak?

a) Langile Autonomoen Araubide Berezian edo Itsasoko Langileen Araubide Berezian beren konturako langile gisa alta emanda eta kotizatuta egotea 2018. eta 2019. urteetako bakoitzean, gutxienez lau hilabetez eta gehienez zazpi hilabetez, betiere, denbora-esparru horrek gutxienez bi hilabete hartzen baditu urte horietako urritik abendura bitartean.

b) Dagokion Gizarte Segurantzako araubidean inoren konturako langile gisa altan edo altarekin parekatuta ez egon izana hirurogei egun baino gehiago 2021eko hirugarren eta laugarren hiruhilekoetan. Eta 2018an eta 2019an 120 egun baino gehiago inoren konturako langile gisa altan ez egotea.

c) 2021eko hirugarren eta laugarren hiruhilekoetan zerga-arloan 6.725 eurotik gorako diru-sarrera garbi konputagarriak ez lortzea.

d) Gizarte Segurantzako kuotak ordainduta izatea. Hala ere, baldintza hori betetzen ez bada, organo kudeatzaileak ordainketara gonbidatuko du langile autonomoa, zor dituen kuotak hogeita hamar egun naturaleko epe luzaezinean ordain ditzan. Zorpekoa erregularizatzeak erabateko ondorioak izango ditu babeserako eskubidea eskuratzeko.   

💰 Zenbatekoa da prestazioa?

Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian edo, hala badagokio, Gizarte Segurantzako Itsasoko Langileen Araubide Berezian egindako jarduerari dagokion gutxieneko kotizazio-oinarriaren %70.

📆 Noiz arte dut aukera eskaera egiteko?

2021eko urriaren 1etik aurrera sortuko da, eta gehienez ere bost hilabeteko iraupena izango du, betiere, eskabidea urriko lehen hogeita bat egun naturalen barruan aurkezten bada. Bestela, ondorioak eskabidea aurkeztu eta hurrengo hilaren lehen egunean finkatuko dira, eta iraupena ez da 2022ko otsailaren 28tik gorakoa izango.

💬 Enpleguaniztuna naiz; eska dezaket prestazio hau?

Ez. Prestazio hau bateraezina izango da inoren konturako lanarekin eta onuradunak jasotzen zuen Gizarte Segurantzako edozein prestaziorekin, salbu eta bateragarria bada norberaren konturako langile gisa jardutearekin. Era berean, bateraezina izango da bere konturako lanarekin eta itxierak eragindako jardueraren xede den sozietatetik datozen etekinak jasotzearekin, 2021eko hirugarren eta laugarren hiruhilekoetan jasotzen diren diru-sarrerak 6.725 eurotik gorakoak direnean.

🗨 Nor arduratuko da GSDNko kotizazioez?

Diruzaintzak ez du autonomoen ordainagiririk emango.

Eskubidea aitortzen dionean, mutualitateak GSDNri jakinarazten dio, ordainagiriak kargatu ez ditzan eta bidegabe kobratutakoa erregularizatu dezan ofizioz. Prestazioa jaso bitartean ez da kotizatzeko betebeharrik egongo, eta langilea alta-egoeran edo altarekin parekatuta egongo da dagokion Gizarte Segurantzako araubidean. Kotizatzeko betebeharrik ez duten kotizazioak beren gain hartuko dituzte dagokien prestazioa estaltzen duten aurrekontuen kargura dauden erakundeek.

💻 Webguneko 4. formularioa

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure arakatze ohiturak aztertzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraren instalazioa onartzea dakar.

OK