Zure alboan gaude, zure osasunak kezkatzen gaituelako. Alde gizatiarra zein profesionala batuko ditugu, zure zalantzak argitzeko eta une oro zure alboan izateko.
900 50 60 70. Zure premiei erantzungo diegu egun osoan zehar, urteko 365 egunetan. Gainera, zugandik hurbil izango duzu laguntza-sarerik zabalena.
Punta-puntako instalazioak jarriko ditugu zure eskura, bai eta profesionalek osatutako talde bikain bat ere, etengabe prestatzen ari dena, laguntza osotua bermatua izan dezazun.
Zure enpresako lan-guneetan izaten diren hutsak aztertuko ditugu, eta orientabidea eskainiko dizugu, neurririk eraginkorrenak ezarri, eta langileak berriz laneratzea errazagoa izan dakizun.
Prebentzioaren aldeko apustua egingo dugu. Zure enpresak dituen lan arriskuak minimizatzeko tresnarik onenak emango dizkizugu, eta modu aktiboan sustatuko dugu prebentzioan oinarritutako kultura.
Mende batetik gorako ibilbidea egin dugu, eta gure eskarmentua beti egon da lotuta berez daukagun espiritu berritzailearekin.