Ir al contenido

Mutualia

Menú

Zerbitzuak

Absentismoaren kudeaketa

Absentismoa antzeman eta murrizteko irtenbideak eskaintzen dizkizugu.

Zer da absentismoa?

Lanaren Nazioarteko Erakundeak dio lanera agertuko zela espero zenak huts egitea dela absentismoa.

Absentismoa arazo gisa lantzeko gaia

Gaur egun enpresa askoren arazo nagusietako bat da absentismoa. Eragin nabaria du enpresa horien emaitzen kontuetan nahiz sistema eragileetan, eta horrela bada ere, ohikoa da absentismoari aurre egiteko neurriak hartzeko zailtasunak dituzten enpresak aurkitzea. Hori dela-eta, Mutualian gure enpresa elkartuei laguntza eskaini nahi diegu pertsonen absentziekin lotura duten faktoreak kudeatzeko. 

 

Zure enpresako absentziak kudeatzen lagundu nahi dizugu

infografia-eus

Mutualian, Laneko Ingurune Osasungarri baten alde dihardugu; hori erdiesteko, elkarrekin lan egiten dugu, pertsonen ongizatea eta enpresarena zainduz. Kontua da paradigma berri bat txertatzea enpresetan, absentziak kudeatzeko orduan; aldaketa kultural bat da, huts egiten duenari soilik begiratu ordez, arreta jarri behar litzateke baita ere erakundeak nola hobetu dezakeen langileekin duen harremana.

Hori dela-eta, Absentzien Prebentzioari eta Kudeaketari buruzko Gida eskaintzen dizugu.

MUTUALIAREN ABSENTZIEN PREBENTZIOARI ETA KUDEAKETARI BURUZKO GIDA

Gida honen bitartez, enpresetako arduradunentzako tresnak jartzen dira, absentismoaren kudeaketari beste ikuspegi batetik begiratzeko, ikuspegi tradizionaletik at.

 

 

Zer izan behar du absentziak prebenitzeko eta kudeatzeko plan batek?

Lehenik eta behin, absentziak zer diren definitu beharko dugu, eta absentziak kudeatzeko ditugun adierazle gakoak finkatu; hartara, absentziak diren kasuan, jarduera protokoloak garatzeko eta segimendu sistemak martxan jartzeko moduan izango gara. Horrez gain, ezinbestekoa izango da komunikazio plan bat prestatzea, absentzien prebentzioa kudeatzeko eta haren ondorioak minimizatzeko.

Kudeaketa protokolo nagusiak

Ezinbestekoa da absentzia askotarikoak –hala nola baimenak, bisita medikoak, hiletak, laneko istripuengatik zein gaixotasun arruntengatik izaniko baja medikoak eta abar– kudeatzeko protokoloak zehaztea, itzulera protokolo bat barne. Erdibideko agintea duten pertsonek, batez ere beren saileko jendearekin harremanetan direnek, zeresan funtsezkoa dute absentziak kudeatzeko orduan.

Barne komunikazioa

Barne komunikazioa funtsezkoa da motibazioa, konpromisoa eta langileak enpresarekin identifikatzea sustatuko duen laneko testuingurua sortzeko. Mutualiak John Kotter-en teoria proposatzen dizu gida gisa. Teoria horretan, absentzien kudeaketan zer alderdi dauden identifikatu du, eta komunikazioa arrakasta lortzeko alderdi funtsezkotzat du:

-Absentzien definizioa

-Arazoaren dimentsioa

-Premiaren zentzua

-Helburuen komunikazioa

-Mugarrien komunikazioa

-Programaren marka sorraraztea

Jarraipen sistema

Kudeaketa sistema guztietan gertatzen den bezala, lehenik, absentziak kudeatzeko planaren jarraipenaren arduradunak izendatu behar dira. Halaber, maiztasuna eta adierazleak zehaztu behar dira, bai eta horretarako egingo diren bileretarako egutegia eta aztertuko diren gaiak ere.

Kronograma

Absentziak kudeatzeko egiazko plan bat martxan jartzekotan, jardueren kronograma bat abiarazi behar da, huts egiten duten eta huts egin dezaketen pertsona horiengan eragiteko gai izango dena. Horrez gainera, jarraipen estrategiak garatu beharko ditugu, diskurtsoaren jarraitutasuna bermatzeko.

Mutualiaren aholkularitza absentzien kudeaketan

Mutualiak kide diren enpresen eskura jartzen du aholkularitza zerbitzu bat, absentismoa gutxituko duten lerroak nola jarri orientatzeko. Hala, mintegi eta tailer askotarikoak eskaintzen ditugu helburua lortzen laguntzeko, eta arlo horretako profesionalak jartzen ditugu, aholkularitza pertsonalizatua zure eskura jartzeko.

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure arakatze ohiturak aztertzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraren instalazioa onartzea dakar.

OK