Mutualia

Lege Oharra Orokorra

LEGE-OHARRA ETA ERABILERA-BALDINTZAK

Gune elektroniko honen titularra MUTUALIA da, GIZARTE SEGURANTZAREKIN LANKIDETZA DUEN 2. ZK.KO MUTUA (aurrerantzean, “MUTUALIA”, “mutualitatea” edo “erakundea”) –IFK: G95471165–, helbide soziala Donostian duena –Donostia 20004 (Gipuzkoa), Camino kalea 1, 1. eta 2. solairuak–, eta helbide operatiboa, berriz, Bilbon duena –Bilbo 48009 (Bizkaia), Henao kalea 26–; MUTUALIA da gune elektroniko horren bidez pertsona fisikoez ematen diren datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna ere, datu horiek tratamenduaren xede direnean.

Honako hau nahitaez irakurri eta onartu beharreko LEGE-OHARRA da, MUTUALIAren gune elektronikoaren erabiltzaile diren enpresa eta pertsona guztiek bete eta errespetatu behar dituzten ERABILERA-BALDINTZAK lege-ohar horrek arautzen baititu. Garrantzitsua da kontu eta arreta handiz irakurtzea; izan ere, hara jotzeak eta han biltzen diren edukiak eta funtzionalitateak bistaratzeak edo erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak LEGE-OHAR  honetan biltzen diren baldintzak irakurri eta inolako eragozpenik gabe onartzen dituela, dokumentu honetan berariaz ageri diren ERABILERA-BALDINTZEKIN batera.

Korporazioaren webgune honetan, indarrean dagoen lege-esparrua betetzen da; zehazki, honako araudi hauetan jasotzen dena:

  • 2016/679 ERREGELAMENDUA (EB), 2016ko apirilaren 27koa, EUROPAKO PARLAMENTUARENA ETA KONTSEILUARENA (Datu Pertsonalak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO).
  • 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (DBEDBLO).
  • 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa.
  • 9/2014 Lege Orokorra, maiatzaren 9koa, Telekomunikazioei buruzkoa.
  • 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualaren testu bategina onartzen duena.
  • 56/2007 Legea, abenduaren 28koa, Informazioaren Gizartea bultzatzeko neurriei buruzkoa.
  • 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena.
  • Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina, urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua.
  • 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
  • 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen Autonomiari eta Informazio eta Dokumentazio Klinikoaren Arloko Eskubideari eta Betebeharrei dagokiena.
  • Aplikagarria den gainerako araudia; eta kontrol-erakundeen gidak, gomendioak eta txostenak.

ERABILERA-BALDINTZA OROKORRAK

Erabiltzaileak webgune honetara jotzen duen bakoitzean eta webgunea erabiltzen duen bakoitzean, LEGE-OHAR honetako edukiarekin erabat, berariaz eta eragozpenik gabe ados dagoela ulertuko da. Horrez gain, gune elektroniko honetan erregistratutako pertsona ordezkatzen duen enpresa bateko Erabiltzaile Nagusia bada, behartuta dago LEGE-OHAR honekiko adostasuna onartzera eta ordezkatzen duen enpresan alta ematen duten erabiltzaile guztiek berori bete dezaten zaintzera; ildo horretatik, pertsona erabiltzaile horiek gunean garatutako jardueren bidez enpresari edo hirugarrengoei eragin diezazkieketen kalte guztietatik erator daitekeen ardura orotatik libre geldituko da MUTUALIA.

MUTUALIAk, legez esleitzen zaizkion jardueren eta funtzioen esparruan, hainbat eduki jartzen ditu gune elektroniko honen erabiltzaile diren pertsonen eskura, horiek zentzuz erabil ditzaten eta izan dezaketen informazio-beharrari erantzuteko, betiere, xede honetarako: elkartutako enpresekin, atxikitako langile autonomoekin, besteren konturako langile babestuekin edota prestazioen onuradunekin, hornitzaile eta kontratistekin eta, oro har, Administrazio Publikoekin, pertsona eta erakunde pribatuekin edota interes-taldeekin eta publiko orokorrarekin harremanak izateko bideak erraztea, webgune honetako erabiltzaile gisa bertara jotzen dutenean.

Webgune elektroniko honetara jotzen duten erabiltzaileek fede onaren printzipioarekin bat etorrita joko dute bertara, aplikagarria den araudia, erabilera-baldintza orokor hauek eta, hala dagokionean, aplikagarri diren berariazko baldintzak betez.

Debekatuta dago erabiltzaileak webgune honetara jotzean jasotzen dituen informazio, baliabide eta materialen ustiapen komertziala egitea.

Erabiltzaile diren pertsonek emandako informazioa edota datuak MUTUALIAren datu-baseko datu eta informazio bihurtuko dira. MUTUALIAk, indarrean dagoen datu pertsonalen babeserako legediari jarraituz,  konpromisoa hartzen du datu pertsonalak ezarritako harremanetarako erabiltzeko berariaz, eta webgunean bildutako datuak adostasunik gabe hirugarrenei ez emateko, legeak edo legitimotasuna ematen duen iturriren batek horretarako bidea emanda ez bada, indarrean dagoen legedian jasotzen denaren arabera. Erabiltzaile den pertsonak edozein bidetatik jaso dezake MUTUALIAri legez esleitutako jarduerarekin lotutako informazioa, baita bide telematikotik ere.

Erabiltzaileak, hasierako altarako edota webgunean sartzeko nahiz guneari atxikitzeko inprimakietarako datuak ematen dituenean,  adostasuna ematen du  bere datu pertsonalak trata ditzaten, eragozpenik gabe eta salbuespenik gabe, libreki, informatuta, berariaz eta argi eta garbi, pertsona horren eta erakundearen arteko harremanen esparruan, betiere.

Erabiltzaileak webgune honetara jotzea onartzen badu, erabaki hori libreki hartu duela ulertuko da, gune horretan sartu nahi ez badu ez sartzea erabaki dezakeelako. Bere nahiaren adierazpen gisa hartuko da, beraz.

Erabiltzaileak webgune honetan sartzea onartzen badu, erabaki hori informatuta hartu duela ulertuko da, bete beharreko betekizun eta arau guztien eta horien ondorioen berri ematen baitzaio dokumentu honetan, azkenean webgunean sartzea erabakitzen badu.

Erabiltzaileak webgune honetan sartzea onartzen badu, berariaz hartutako erabaki gisa ulertuko da, gune honetan sartzearekin eta nabigatzearekin lotuta egin daitekeen datu pertsonalen tratamendua erabiltzailearen eta erakunde honen artean ezarritako harremanerako izango baita soilik.

Erabiltzaileak webgune honetan sartzea onartzen badu, erabaki argi eta garbitzat ulertuko da, erabiltzaileari behar zuen informazioa eman zaiolako une oro bere datuen tratamenduaz, eta erabiltzaileak onartu egin duelako hori; dena den, haren datu pertsonalekin egingo denari buruzko testu edo azalpenetan, ez da ulertuko baimendutako xedetik aparte besterik dagoenik.

GARRANTZITSUA: fitxategiak eransteko atari honetan dauden mekanismoen bidez erabiltzaileak ematen duen informazio orok borondatezko izaera du, erabiltzaileari dagokionez; eta dokumentu horiek emateko aski lege-zilegitasun baduela aitortzen du erabiltzaileak, eta, erantsitako dokumentuek edo informazioek erabiltzailearen edo hirugarrenen datu pertsonalak izanez gero, berariaz adierazten du eragiten dien horien adostasuna baduela horiek emateko, edo lege-babes aski edo horretarako gaitasun aski baduela. Ildo horretatik, baldin eta erabiltzaileak legez eskatzen zaizkion betekizunak bete gabe (esate baterako, hirugarrenen adostasunik gabe eman baditu haren datuak) eman baditu dokumentuak eta horrek erakundeari kalteak eragin badizkio, bere interesak defendatzeko egokiak diren lege-jardunbideak hasiko ditu erakundeak.

Erabiltzaile den pertsonaren erantzukizuna da, emandako informazioan edo datu pertsonaletan aldaketarik, eguneratzerik edo zuzenketarik izan bada, horiek jakinaraztea MUTUALIAri.

DATU PERTSONALAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIO-TAULA

 

ARDURADUNAREN IDENTITATEA ETA DATUAK MUTUALIA, Gizarte Segurantzarekin lankidetza duen 2. zk.ko mutua –IFK: G95413498– helbide soziala Donostian –Donostia 20004 (Gipuzkoa) Camino kalea 1, 1. eta 2. solairuak–, eta helbide operatiboa, berriz, Bilbon duena –Bilbo 48009 (Bizkaia), Henao kalea 26.
XEDEA Legeak MUTUALIAri esleitutako funtzioak eta gaitasunak garatzea, Gizarte Segurantzarekin lankidetzan diharduen mutualitatea den aldetik, babestutako langileei, pertsona onuradunei eta elkartutako enpresei dagokienez; eta MUTUALIAk bestelako pertsona fisiko edo juridikoekin egitez edo juridikoki dituen bestelako harremanak kudeatzea.
LEGITIMAZIOA – OINARRI JURIDIKOA Tratamendu motaren eta xedearen arabera:

·         Legezko betebeharrak betetzea;

·         Interesdunaren edo beste pertsona fisiko baten bizi-interesak babestea;

·         Interes publikoaren alde edo botere publikoak erabiliz egindako misio bat betetzea;

·         Interes legitimoak betetzea;

·         Kontratu bat edo kontratu aurreko neurriak betetzea;

·         Betebeharrak betetzea eta eskubideak baliatzea lan-zuzenbidearen eta gizarte-segurtasun eta -babesaren esparruan;

·         Interesdunaren edo beste pertsona fisiko baten bizi-interesak babestea, interesdunak baimena emateko gaitasunik ez badu;

·         Erreklamazioak formulatzea, gauzatzea edo defendatzea;

·         Funtsezko interes publikoa defendatzea;

·         Laneko medikuntza, pertsonen lan-gaitasuna ebaluatzea, osasun-diagnostikoa, osasun-asistentzia edo -tratamendua ematea edo osasun-asistentziako sistemak kudeatzea;

·         Interes publikoko artxiboa, ikerketa zientifikoa edo xede estatistikoak.

·         Interesdunaren adostasuna, hala dagokionean.

DATUEN KATEGORIAK Identifikazio, lokalizazio eta harremanetarako datuak. Lanari, kontratuei eta Gizarte Segurantzari buruzko datuak. Datu ekonomikoak, eta zerga- eta banku-datuak. Datu biometrikoak. Osasun-datuak. Irudizko datuak eta bideozaintzaz lortutakoak.
 

DATUEN ITURRIAK

·         Beren datuen titular diren pertsona fisikoak, edo prestazioen onuradunak.

·         Enplegua ematen duten pertsona fisikoak edo juridikoak. RED sistemako baimenduak.

·         Administrazio Publikoak. Epaitegiak eta Auzitegiak.

·         Osasun-zentro publikoak. Itunpeko osasun-zentro pribatuak.

·         Gizarte Segurantzarekin lankidetza duten mutualitateak.

HARTZAILEAK Oro har eta beharrezko adostasunik izan ezean, datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, aplikatzekoa den zuzenbidean aurreikusitako legezko agindua edo babesa izan ezean; horien artean egon daitezke administrazio publikoei edota epaitegi eta auzitegi eskudunei MUTUALIAren jarduerarekin zerikusia duten espediente eta prozedurei buruzko jakinarazpenak.
ERABAKI AUTOMATIZATUAK ETA PROFILAK Ez da aurreikusten MUTUALIAk tratamendu automatizatuetan oinarritutako erabakirik hartzea, ezta eragin juridiko esanguratsuak edo horien antzekoak sortzen dituzten soslaien araberakoak ere; salbu eta aplikatu beharreko Zuzenbideak baimentzen duenean; edo kontratu bat sinatzeko/egikaritzeko beharrezkoa denean; edo interesdunak berariaz baimena ematen duenean; baina, betiere, kasu horietan, interesdunaren oinarrizko eskubideak eta interes legitimoak babesteko neurriak hartuta, eta eskubidea edukita arduradunaren giza esku-hartzeaz gozatzeko, norberaren ikuspuntua adierazteko eta erabakia inpugnatzeko.
ESKUBIDEAK Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, kentzeko, aurka egiteko, mugatzeko eta garraiatzeko eskubideak MUTUALIAren aurrean, helbide honetan: Henao 26, 49009 Bilbo, edo hemen: dpd@mutualia.es edo comitedeseguridad@mutualia.es
INFORMAZIO GEHIAGO https://www.mutualia.eus/eu/datuen-babesa/

Erantzukizuna mugatzea

MUTUALIAk ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik, sistemaren erabilgarritasun faltak, sareko akatsek edo akats teknikoek webgunean etenaldiren bat eragiten badute. Horrez gain, birus informatikoak, malwareak edo beste elementu batzuk sisteman hedatzeak eragin ditzakeen kalte-galeren erantzukizunik ez du bere gain hartzen MUTUALIAK. Ildo horretatik, MUTUALIAk ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik malwarea hedatzeko edo legez kontrakoa edo kaltegarria den beste edozein ekintzatarako hirugarrenek webgune honetaz egin dezaketen legez kontrako erabileren edo erabilera engainagarriren aurrean.

MUTUALIAk ez du bere gain hartzen, ezta ere, inolako erantzukizunik erakunde honetako norbaitek edo sareko erabiltzaile den edonork lege, jardunbide eta ohituren kontra egin ditzakeen edo Lege Ohar honetan ezarritako betebeharrak urratzen dituen jarduketen aurrean. Dena den, erakundeak, aurreko paragrafoan adierazitako jokabide horietakoren baten berri duenean, sortutako gatazkak ebazteko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu, ahalik eta azkarren eta egokien.

Baimendu gabeko hirugarren bat webgunean sartzeak sor dezakeen erantzukizun orotatik salbuetsita dago MUTUALIA, eta, ildo beretik, ez du gune honetara sarbidea ematen duten hirugarrenen webguneen legezkotasunaren erantzukizunik. MUTUALIA ez da hirugarrenen webguneen legezkotasunaren erantzule ere, atari honekin lotuta egon arren.

MUTUALIA ez da atari honetan argitaratutako informazioaz hirugarrenek egin dezaketen erabileraren erantzule, ez eta informazio horren erabilerak zuzenean edo zeharka esparru ekonomikoan, materialean edo datuetan eragiten dituen edo eragin ditzakeen kalteen edo galera ekonomikoen erantzule ere.

MUTUALIAk eskubidea du informazioa eguneratuta eman dezan webgune honetan aldaketak egiteko, aurrez jakinarazi beharrik gabe, eta, beraz, atarian argitaratutako edukiak edota diseinua osatu, aldatu, zuzendu edo ken ditzake.

MUTUALIAk eskubidea du, edozein unetan, bakarrik edo besterekin, lege-ekintzak gauzatzeko epaitegi eta auzitegien aurrean, bere izen ona gordetzeko eta kaltetutako interesak zaintzeko.

Estekei buruzko informazioa

MUTUALIA ez da esteken bidez sartzeko bidea ematen duten eta bereak ez diren webguneen erantzule, ez eta hirugarrenek eskueran jarritako edukien erantzule ere.

Erakundearena ez den webgune batekiko loturen edo sarbideen erabilera oro erabiltzaileak berariaz bere borondatez eta bere arriskupean egiten duela ulertuko da, eta erakunde honek ez du gomendatzen ez eta bermatzen ere erakunde honetatik kanpoko lotura baten bidez lortutako edo eskuratutako informaziorik; ez du erantzukizunik esteka baten erabilerak edo erabilera okerrak eragin ditzakeen galera, erreklamazio edo kalteen gainean, haren bidez lortutako informazioak eragindakoen gainean (beste esteka edo webgune batzuk barne), zerbitzuan edo sarbidean eragindako etenaldien gainean edo esteka bat erabiltzeko edo oker erabiltzeko saiakeren gainean, erakunde honen webgunearekin konektatzean nahiz erakunde honen web-orritik edo gunetik beste web batzuetako informaziora jotzerakoan.

Cookieen erabilerari buruzko informazioa

Datuz osatutako fitxategi txikiak dira cookieak, erabiltzailearen ordenagailuan sortzen direnak, eta honako informazioa lortzeko bidea errazten dute. Gehiago jakiteko, joan gune honetako orri nagusian (Home) dagoen COOKIEAK fitxara (https://www.mutualia.eus/es/politica-de-cookies/)

Sare sozialak eta argitalpen digitalak erabiltzea

MUTUALIAk presentzia du sare sozialetan eta argitalpen digitaletan, eta horien bitartez interesko informazioa ematen die enpresei eta erabiltzaileei.

Erabiltzaileek bidali eta sare sozialetan eta hedabide digitaletan argitara daitezkeen mezu eta informazioen erantzuleak informazio horren igorleak dira. Beraz, informazio horrek egiazkoa eta kontrastatutakoa izan behar du, baita errespetuzkoa eta izen onaren aurkako adierazpenik gabekoa ere; eta ez du zigortzeko modukoa izan behar, indarrean dagoen legediaren arabera. Saihestu beharrekoak dira informazio faltsuak, mehatxagarriak, iraingarriak, gorrotoa eta bortizkeria eragin dezaketenak eta antzekoak, eta indarreko legediaren aurkakoak; halaber, ez da aipatuko besteren datu pertsonalik, haien baimenik gabe. Era berean, egile-eskubideak eta jabetza intelektualari dagozkionak errespetatu behar dira.

Ez dago baimenduta entitate honekin zerikusia duten sare sozialak erabiltzea publizitate-jardueretarako, sustapen pertsonalak edo lan-arlokoak egiteko, ezta, oro har, ustiapen komertzialerako edo antzekoetarako ere.

MUTUALIAk eskubidea du entitate honen, bere langileen eta / edo kaltetutako hirugarrenen ospea kaltetu dezaketen iruzkinak, edukia edo portaera argitaratzearen aurka legezko neurriak hartzeko.

Uko egitea eta erantzukizuna mugatzea

Webgune honetako web-orrietan dauden edo eskura daitezkeen informazioek eta zerbitzuek okerrak eta akats tipografikoak izan ditzakete. Aldian-aldian, aldaketak egiten zaizkio guneko informazioari. Erakunde honek hobekuntzak edota aldaketak txerta ditzake zerbitzuetan edo edukietan edozein unetan.

MUTUALIAk fidagarritzat jotzen diren hainbat iturritatik lortu ditu webgunean txertatutako informazioa eta materialak, baina, nahiz eta bildutako informazioa zuzena dela bermatzeko dagozkion neurriak hartu, ez da bermatzen informazio hori zehatza eta eguneratua denik.

Halaber, jakinarazten da atari honetako edukiek informazioa emateko xedea soilik dutela, horien kalitateari, egoerari eta zerbitzuei dagokienez. Gehiago jakiteko, erabiltzaileek beren intereseko zerbitzuarekin jarri beharko dute harremanetan, zehazki.

Hutsegite tekniko baten edo edukiaren akats baten ondoriozko erantzukizun orotatik salbuetsita geratzeari buruzko informazioa

MUTUALIAk ez du bere gain hartzen erantzukizunik, Interneten eskaintzen diren zerbitzu edo edukietan etenaldiak gertatuz gero edo horiek gaizki funtzionatuz gero, arrazoia edozein delarik ere. Halaber, ez du erantzukizunik izango ez sarea erortzeagatik, ez erortze horrek negozioan galerak eragiteagatik, ez argindarra aldi batez eteteagatik, ez eta bestelako gertaerengatik ere.

MUTUALIAk ez du adierazten ez bermatzen zerbitzuak edo edukiak etengo ez direnik edo akatsik izango ez dutenik, okerrak zuzenduko direnik, edo zerbitzuak edo hura ematen duen zerbitzariak birusik edo beste osagai kaltegarririk ez duenik, nahiz eta erakundeak ahalegin handienak egingo dituen gorabehera horiek saihestu ahal izateko.

Erabiltzaileak webguneotan jasotako informazioan oinarrituta erabaki jakin batzuk hartzen baditu edo ekintza jakin batzuk egiten baditu, jasotako informazioa beste iturri batzuen bidez egiaztatzea gomendatzen da.

Jabetza industriala eta intelektuala

Erakunde honek emandako edukiak eta Interneten haren gune elektronikoen bidez ematen direnak obra bat dira, jabetza intelektualari buruzko legediak azaltzen duen zentzuan; beraz, arlo horretan aplika daitezkeen legeek eta nazioarteko hitzarmenek babesten dituzte.

MUTUALIA da atari horretan jasotzen diren eduki guztien titularra, eta horien jabetza industriala eta intelektuala ustiatzeko eskubide legitimoak ditu.

Debekatuta dago web-orri horiek eta horietan biltzen diren edukiak eta informazioa erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea, aldatzea, edonoren esku uztea eta, oro har, jendaurrean beste edozein modutan ustiatzea, aurretiaz MUTUALIAren berariazko baimen idatzia izan ezean.

Horren ondorioz, MUTUALIAren jabetzako webguneetan eta atari honetan agertzen diren eduki guztiak eta, bereziki, diseinuak, testuak, grafikoak, logoak, ikonoak, botoiak, softwarea, merkataritzako izenak, markak, irudi industrialak edo industrian edo merkataritzan erabil daitezkeen beste edozein zeinu erakunde honen jabetza intelektual edo industrialeko eskubideen mende daude, edo haien titular diren eta MUTUALIAri aipatutako webguneetan sartzeko baimena eman dieten hirugarrenen eskubideen mende.

Webgunekoak diren edukiak, irudiak, formak, iritziak, indizeak eta bestelako adierazpen formalak, bai eta horiek funtzionatzeko eta bistaratzeko beharrezkoa den softwarea ere obra bat dira, Egile Eskubidearen zentzuan; beraz, jabetza intelektualaren arloan aplika daitezkeen nazioarteko hitzarmenen eta estatuko legedien babespean daude. Adierazitakoa ez betetzeak berarekin dakar legearen kontrako ekintza larriak egitea eta legedi zibil eta penalaren arloko zehapena jasotzea, baita kalte-galerengatiko erreklamazioak ere, araubidearen araberakoak.

Ekintza baten bidez zerbitzuen edo edukien erabiltzaileek zuzenean edo zeharka, osorik edo partzialki, web-orrietako edozein eduki, irudi, forma, indize eta beste adierazpen formal komertzialki erabili edo ustiatzeko modua badago ere, debekatuta dago ekintza hori, erakunde honek aurretik eta idatziz horretarako baimena eman ezean.

Zehazki, debekatuta daude honako ekintza hauek, guzti-guztiak zehatz-mehatz aipatu ez badira ere: erreproduzitzea, banatzea, erakustea, transmititzea, ematea, edozein modutan igortzea, euskarri fisikoetan edo logikoetan gordetzea (adibidez, ordenagailuetako diskete edo disko gogorretan), digitalizatzea edo erakunde honek baimendutakoak ez diren datu-baseetatik besteen eskura jartzea, bai eta zerbitzu eta edukien bidez erabiltzeen esku utzitako iritziak, irudiak, formak, indizeak eta bestelako adierazpen formalak itzultzea, egokitzea, moldatzea edo beste moduren batera eraldatzea ere, ekintza horiek jabetza intelektualaren eta industrialaren esparruetan edo irudiaren babes-esparruan aplika daitekeen legediaren mende daudenean.

Web-orrietarako eta horietan eskaintzen diren produktu edota zerbitzuetarako sarbideari mugak ezar diezazkioke MUTUALIAk, bai eta mezu elektroniko bidez erabiltzaileek helaraz diezazkioketen iritzien, oharren, irudien eta iruzkinen argitalpenari ere.

Ildo horretatik, MUTUALIAk, egoki iruditzen bazaio, beharrezko iragazkiak ezar ditzake bere webguneen bidez zenbait eduki eta iritzi sarean zabaltzea saihesteko, nahiz eta erabiltzaileak izan horien erantzule bakar eta esklusiboak; zehazki, eduki arrazistak, xenofoboak, diskriminatzaileak, pornografikoak, iraingarriak edo, nolabait ere, indarkeria sustatzen dutenak edo argi eta garbi bidegabeak edo kaltegarriak direnak.

Posta elektroniko edo bestelako bidez MUTUALIAren web-orrietara iradokizunak, oharrak, iritziak edo iruzkinak bidaltzen dituzten erabiltzaileek, egiaz eta argi eta garbi kontrakorik adierazi ezean eta zerbitzuen edo edukien izaeragatik posible denean, MUTUALIAri baimena ematen diotela ulertzen da, ondoren adierazten direnetarako, legez aurreikusitako egile-eskubidearen babespean dauden denboraldian, betiere: ohar, iritzi edo iruzkin horiek erreproduzitzeko, banatzeko, erakusteko, transmititzeko, emateko, edozein formatutan igortzeko, euskarri fisiko edo logikoetan gordetzeko (adibidez, ordenagailuetako diskete, disko gogor eta antzeko euskarrietan), digitalizatzeko, MUTUALIAren datu-baseetatik besteren eskura jartzeko, itzultzeko, egokitzeko, moldatzeko edo beste nolabait eraldatzeko. Halaber, baimen-emate hori doan egiten dela ulertzen da, eta posta elektroniko bidez ohar, iritzi edo iruzkin horiek bidaltze hutsarekin erabiltzaileek uko egiten diotela MUTUALIAk horien truke ezer ordaintzeko izan dezaketen asmo orori.

Aurreko paragrafoan adierazitakoari jarraituz, MUTUALIAk baimena izango du, orobat, ohar, iritzi edo iruzkin horiek aldatzeko, web-orrian argitaratzeko formatuaren beharretara egokitu ditzan; baina ezin izango da ulertu hortik inolako kalterik izan denik erabiltzaileek haiekiko izan ditzaketen egile-eskubideen edozein eskumen moraletan.

Debekatuta dago edozein baliabide tekniko, logiko edo teknologiko erabiltzea, baldin eta baliabide horren bidez hirugarren batek, zuzenean edo zeharka, eta irabaziekin edo irabazirik gabe, web-orrietako eduki, forma, indize eta gainerako adierazpen formalen onura jaso badezake, edo MUTUALIAk horien funtzionamendurako eragindako ahaleginaren onura.

Zehazki, debekatuta daude MUTUALIAren web-orrietara jotzeko ezar daitezkeen esteka, hiperesteka, framing edo antzeko lotura guztiak, MUTUALIAk aurretiaz, berariaz eta idatziz horretarako baimena eman ez badu. Puntu honetan zehaztutakoa urratzen bada, MUTUALIAk bere web-orriekiko eta horietako eduki guztiekiko dituen jabetza-eskubide legitimoei eragindako kaltetzat hartuko da.

MUTUALIAk ez du bere gain inolako erantzukizunik hartuko, aipatutako jokabide eta jarduketa horiek eragindako ondorioen gainean; halaber, ez du bere gain erantzukizunik hartuko, hirugarrenak MUTUALIAren webguneetatik zuzenean edo iragarki, esteka, lotura, hiperesteka, framing edo antzeko esteken bidez sar daitezkeen edukien, produktuen eta abarren gainean.

Eskubidea du MUTUALIAk gune honetarako sarbidea denbora batez eteteko, baldin eta edukiak edo programazioa hobetzeko, mantentzeko edo berrikusteko bada, bai eta beste edozein arrazoik bultzatuta ere.

.

MUTUALIAREN HORNITZAILEEN ATARIA ERABILTZEKO BALDINTZA PARTIKULARRAK

  1. MUTUALIAren HORNITZAILEEN ATARIAren helburua

MUTUALIAren hornitzaileen atariaren bidez komunikatzen da MUTUALIA bere hornitzaileekin, askotariko kontuak eta alderdiak bildu, lortu edota eskatzeko: informazioa, eskaintzak, aurrekontuak, dokumentazioa, bai eta egoki deritzon informazio eta dokumentazio administratibo, tekniko eta komertzial oro ere. Aldi berean, atari hau erabil dezake MUTUALIAk zuretzat interesgarria iruditzen zaion informazioa helarazteko.

Ataria edota zerbitzuak erabiltzeak edota horietara jotzeak ez diote ematen HORNITZAILEARI inolako eskubiderik horietan agertzen diren marka, izen edo zeinu bereizgarrien gainean, horiek MUTUALIArenak nahiz hirugarrenenak baitira. Beraz, atariko edukiak MUTUALIAren edo hirugarrenen jabetza intelektuala dira, eta ezin dira hartu HORNITZAILEARI lagatako eduki gisa.

Ataria edota zerbitzuak erabiltzeak edota horietara jotzeak ez diote ematen HORNITZAILEARI inolako eskubiderik bere datuak atari horretan edo MUTUALIAren informazio-sistemetan mugarik gabe izateko; horrez gain, MUTUALIAk ez du bere gain hartzen zerbitzuari eusteko kontratuzko betebeharrik atariaren erabiltzaileekin, eta MUTUALIAk baja eman diezaioke edozein unetan atariaren erabiltzaile den edonori, justifikatutako arrazoiak badaude tarteko, hala nola LEGE-OHAR honetako arauak, MUTUALIAren Balioen Sistemakoak edo gardentasun-printzipio eta arauak ez betetzea. Erabiltzaileak ezin izango dio MUTUALIAri kalte-ordainik eskatu baja emateak eragindako kalte-galerengatik.

Hala dagokionean, LEGE-OHAR OROKOR honetan aipatutako baldintzak hornitzaile guztiei ezarriko zaizkie, salbuespenik gabe.

  1. Hornitzailearen betebeharrak

Honako akordio honen helburua MUTUALIAren eta HORNITZAILEAREN arteko harremanak arautzea da, atariaren erabilerarekin lotuta dauden alderdi guztietan. Honako hauek dira hornitzailearen betebeharrak:

  1. Sistemak behar bezala funtziona dezan beharrezkoak diren datuak ematea eta eguneratuta edukitzea, eta, datu horietan aldaketarik izaten bada, ahalik eta lasterren jakinaraztea.
  1. Indarreko lege-araudia betetzea, bereziki izaera pertsonaleko datuen erabilerari dagokiona.
  1. Kontratazioetako baldintza-orrietan hartutako konpromisoak betetzea, harremana prozedura horren bidez arautzen den kasuetan.
  1. Zerbitzuetan harpidetza egiteko inprimakiak betetzean edota gerora nahiz etorkizunean informazio berria eranstean eman beharreko datuak eta dokumentuak egiazkoak direla bermatzea. Horrez gain, emandako informazioa eguneratuko du HORNITZAILEAK, une oro haren egoera erreala isla dezan. Hori guztia aintzat hartuta, HORNITZAILEA izango da zehatzak ez diren adierazpenak edo adierazpen faltsuak egiteak MUTUALIAri eragindako kalte eta galera guztien erantzule bakarra.
  1. Konfidentzialtasun osoz gordetzea HORNITZAILEAREN eta MUTUALIAren arteko harremanetan sortzen den informazio oro.
  1. Atariaren erabilera informatiko eta teknikoan ezer ere ez manipulatzea, eta ez erabiltzea aurreikusitako helburuetatik aparteko beste erabilera batzuetarako. Horrez gain, HORNITZAILEA ez da sartuko baimendu gabeko atariko guneetan.
  1. Atariaren bidez bidalitako informazioari dagokionez bere konpromisoak zintzo betetzea. HORNITZAILEAK beharrezkoa duen ardura komertziala edo gardentasuna erakusten ez badu, edo bere gain hartu zituen betebeharrak betetzen ez baditu, MUTUALIAk eskubidea izango du hura aldi baterako edo betirako kanporatzeko.
  1. HORNITZAILEAK honako eduki edota material multzo hauek adierazi edo eman beharko ditu soilik: akordioa onartzen duen unean hornitzaileak merkaturatzen, eskaintzen, fabrikatzen edo banatzen dituen ondasun edota zerbitzuei dagozkienak; eta MUTUALIArentzat interes komertziala dutenak edo izan dezaketenak.
  1. HORNITZAILEAK onartzen du atarian txertatutako eskaintzak edota dokumentuak paperezko euskarri fisiko batean (gutuna, faxa, etab.) beste edozein bitarteko tradizionalen bidez bidalitako eskaintza baten maila eta balio berekoak direla.
  1. HORNITZAILEAK bere gain hartzen du atariaren eta zerbitzuen erabilera zuzena egiteko betebeharra, legearen, Lege Ohar honen eta hari jakinarazitako gainerako erabilera-araudi eta jarraibideen arabera, bai eta oro har gizartean onartutako erabilera, jokabide eta ohitura egokien arabera eta ordena publikoaren arabera ere.

Ataria zuzen erabiltzeko betebeharrak berarekin dakarkio hornitzaileari honako betebehar hau ere: ez erabiltzea ez ataria eta ez zerbitzuak legez kontra, Lege Ohar honetan debekatuetarako, edota hirugarrenen eskubide eta interesei kalte egiteko. Zehazki, konpromisoa hartzen du HORNITZAILEAK informazioak, datuak, edukiak, grafikoak, soinu- edota irudi-fitxategiak, argazkiak, grabazioak, softwarea eta, oro har, bestelako materialak ez helarazteko, ez zabaltzeko edo hirugarrenen esku ez uzteko, horiek honako ezaugarri hauek dituztenean:

  1. Konstituzioan, nazioarteko tratatuetan eta aplikagarri diren legeetan aitortutako oinarrizko eskubide eta askatasun publikoen aurkakoak badira.
  2. Legearen, moralaren eta oro har onartutako ohitura onen eta ordena publikoaren aurkako delitu-jarduerak eragin, bultzatu edo sustatzen badituzte.
  3. Faltsuak, zehaztugabeak edo okerbidea ekar dezaketenak badira, edota zilegi ez den publizitatea edo publizitate engainagarri edo desleiala badakarte.
  4. Hirugarrenen jabetza intelektual edo industrialeko eskubideek babesten badituzte, eta horien baimenik ez badute.
  5. Ohorerako eskubidea, intimitaterako eskubidea edo nork bere irudia izateko eskubidea urratzen badute.
  6. Jakinarazpenen sekretuari buruzko arauak urratzen badituzte.
  7. Lehia desleiala adierazten badute, edo MUTUALIAren edo hirugarrenen enpresa-irudiari kalte egiten badiote.
  8. Atariaren, ekipamendu informatikoen edo horietako fitxategi eta dokumentuen funtzionamendu egokia kaltetu edo eragotz dezaketen birusak edo antzeko elementuak badituzte.
  9. HORNITZAILEAREN eskubideak

Honako eskubide hauek ditu HORNITZAILEAK:

  1. MUTUALIAren datu-basean presente egotea etengabe, hornitzaile den neurrian, atarian alta emanda dagoen bitartean.
  2. Eskaintza-eskaerak jasotzea, ezarritako arauen arabera.
  3. MUTUALIArengana edozein momentutan jotzea, uste baldin badu hala egitea beharrezkoa dela elkarrekiko harremanean sortutako intzidentzia bat konpontzeko, eta arrazoi horrengatik artatua izatea, behar besteko arretaz.

Honako LEGE-OHAR hau 2021eko urtarrilean eguneratu da, eta aldaketak izan ditzake etorkizunean.

MUTUALIA, Gizarte Segurantzarekin lankidetza duen 2. zk.ko mutua

 

Mutualiaren titulartasuneko webgune honek soilik helburu teknikoa duten norberaren cookieak erabiltzen ditu, eta ez du erabiltzaileen izaera pertsonaleko daturik jasotzen ez lagatzen, horien baimenik izan ezean.

Nolanahi ere, hirugarrenen webguneetarako estekak daude, eta horiek ez dute zerikusirik mutualitate honen pribatutasun-politikekin; webgune horietara sartzean erabaki ahal izango duzu horiek onartu edo ez.

ONARTU

Gure COOKIEEN POLITIKA kontsultatu dezakezu, hemen klik eginez