Mutualia

Erabilerraztasuna

Erabilerraztasun adierazpena

Mutualiak, Gizarte Segurantzarekin lankidetza duen 2 zk.ko mutuak, konpromisoa hartu du bere webgunea erabilerraza izan dadin, Sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen erabilerraztasunari buruzko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuak dioena betez.

Erabilerraztasun adierazpen hau https://www.mutualia.eus/ webguneari aplikatzen zaio.

Betetze-egoera

Webgune hau partzialki bat dator 1112/2018 Errege Dekretuarekin, salbuespenak direla-eta eta bat etortzerik ez dagoelako zenbait alderdiri dagokionez, zeinak ondoren adieraziko baitira.

Eduki ez erabilerraza

Jarraian dagoen edukia ez da erabilerraza, arrazoi hauek direla-eta:

Ez dator bat 1112/2018 EDk ezarritakoarekin

    • Formulario-eremu batzuek erabiltzaileari buruzko informazioa eskatzen dute, eta ez da identifikatzen sarreraren helburua [eskakizun zenbakia: 9.1.3.5 Sarreraren helburua identifikatzea; UNE-EN 301549:2019].
    • Formulario-eremu batzuk edo botoi batzuk daude, non ikus daitekeen testuak haren etiketa moduan jokatzen duen, baina ez da izen erabilerraza [eskakizun zenbakia: 9.2.5.3 Izenean etiketa txertatzea; UNE-EN 301549:2019].
    • Softwareak identifikatu gabeko egoera mezu batzuk daude; horrenbestez, ezin zaizkie erabiltzaileei bidali fokua jasotzeko beharrik gabe [eskakizun zenbakia: 9.4.1.3 Egoera mezuak; UNE-EN 301549:2019].
    • Web orrialderen batean edizio-akats puntualak egon litezke.

      Gehiegizko karga

      • Ez dagokio.

Edukia ez da sartzen aplikatu beharreko legediaren eremuan

    • 2018ko irailaren 20a baino lehen argitaratutako PDFak edo beste formatu batzuetan dauden artxibo ofimatikoak egon daitezke, zeinek ez duten erabilerraztasun eskakizun guztiak betetzen. Nolanahi ere, ahalegina egin da gehienek eskakizunok bete ditzaten.

Erabilerraztasun adierazpen hau prestatzea

Erabilerraztasun adierazpen hau 2020ko irailaren 18an prestatu zen.

Adierazpena prestatzeko erabilitako metodoa hau izan da: erakundeak berak egindako autoebaluazioa.

Adierazpenaren azken berrikusketa: 2020ko irailaren 18a.

Oharrak eta harremanetarako datuak

Jakinarazpenak bidal ditzakezu erabilerraztasun eskakizunei buruz (1112/2018 EDko 10.2.a artikulua), esate baterako:

  • webgune honetan egon litezkeen ez-betetzeen berri eman
  • edukien erabilerraztasunean dauden beste zailtasun batzuen berri eman
  • bestelako kontsulta edo iradokizunak proposatu, webgunearen erabilerraztasuna hobetzeari lotuta

Harremanetarako formulario honen bidez edo 900 50 60 70 telefonora deituta.

Jakinarazpenak Mutualiako Erabilerraztasunaren Unitate Arduradunak jaso eta tratatuko ditu.

Aplikatzeko prozedura

1112/2018 EDko 13. artikuluan jasota dagoen erreklamazio-prozedura 2020ko irailaren 20an sartuko da indarrean.

Aukerako edukia

Webguneak diseinu moldagarri du eta ondorioz, tableta eta mugikorrentzat egokituta dago.

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure arakatze ohiturak aztertzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraren instalazioa onartzea dakar.

OK