BETETZE EREDUA ETA ARRISKU PENALEN PREBENTZIOA

Gure erantzukizun sozial korporatiboaren eta etikaren eta betetzearen kulturaren ildotik, MUTUALIAn plan bat garatu dugu erakundearen barruan delituak egitea prebenitzeko. Indarrean diren lege-betebeharrak hertsiki betetzeaz gain, MUTUALIAk gizarte, lan, ingurumen nahiz giza eskubideekiko errespetuaren arloko kezkak integratzen ditu bere gobernuan eta jardunean, estrategia, politika eta prozeduretan, bere interes-taldeekin izaten dituen harremanen eta elkarrizketa gardenaren ondorioz halakoak sortzean; horrela, bere ekintzek dakartzaten ondorio eta inpaktuen erantzukizuna hartzen du bere gain. Gobernu Korporatiboaren politika orokorraren ildotik, Delituak prebenitzeko gure politikak ereduaren elementu nagusiak hartzen ditu, eta zehazten du zein diren erakundearen nahiarekin lotutako helburuak, arlo penalean indarrean diren arauak behar bezala betetzen direla bermatzeko.

Kontsultatu gure GOBERNU KORPORATIBOAREN POLITIKA OROKORRA

Kontsultatu gure DELITUAK PREBENITZEKO POLITIKA

Gure KODE ETIKOA MUTUALIAren misioan, balioetan zein ikuspegian oinarritzen da, horiek haren enpresa-kulturaren oinarrizko osagaiak baitira, derrigortuta dauden subjektuen jardunbideetan presente egon beharrekoak, haien erabaki eta jarduera guztietan balioak direlarik erreferentzia beharrezkoa.

Kontsultatu gure KODE ETIKOA

KOMUNIKAZIO- ETA SALAKETA-KANALA

MUTUALIAren Delituen Prebentziorako Politikan aurreikusitako KOMUNIKAZIO- ETA SALAKETA-KANALAren arabera, edozein pertsona interesdunek, Mutualitatekoa izan nahiz barne antolakuntzatik kanpoko hirugarren bat izan (besteren konturako langileak edo/eta mutualitatearen estaldurapeko autonomoak, enpresa elkartuak, profesional/enpresa hornitzaileak, edo/eta interes orokorreko gainerako taldeak), jakinarazpenak edo salaketak igorri ahal izango ditu MUTUALIAko Betetze Korporatiboko Batzordera, baldin eta egitate edo jarreraren bat edo/eta jokaeraren bat atzeman badu, ustez Mutualitate honen antolamendutik eratorria edo bertan egina eta MUTUALIAren gutxieneko estandar etikoak betetzen ez dituena edo/eta inputazio penaleko arriskua eragin dezakeena edo izan daitekeena, bai mutualitatearentzat, pertsona juridiko gisa, bai bertako edozein kiderentzat (enplegatuak edo/eta Gobernu eta Partaidetza organoetako kideak). Horretarako, esteka honetan klik egin behar da, eta dokumentazio egokia erantsi beharko da, edukiz gero. Ikerketaren/Izapidetzearen emaitzaren berri emango zaio jakinarazi duenari/salatzaileari, Betetze Korporatiboko Kanala erabilita.

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure arakatze ohiturak aztertzeko.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, beraren instalazioa onartzea dakar.

OK