BETETZE EREDUA ETA ARRISKU PENALEN PREBENTZIOA

Politikak

Informaziorako barne-kanala

Gure kultura etikoarekin bat etorriz, Zigor Kodearen 31 bis.2 artikuluan ezarritako ereduaren arabera eta arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duen 2/2023 Legean ezarritakoa betez, DELITUAK PREBENITZEKO EREDU bat dugu MUTUALIAn. Eredu hori aplikatzeko, hura arautzen duten barne-politika eta -prozedurak dauzkagu onartuta.

MUTUALIAk zorrotz betetzen ditu indarrean diren legezko betebeharrak, baina, horrez gainera, bere gobernu korporatiboan eta jardueran borondatez txertatzen ditu bere interes-taldeekiko harremanetik eta elkarrizketa gardenetik eratortzen diren estrategia, politika eta prozedurak, kezka sozial eta laboralak eta ingurumenari eta giza eskubideen errespetuari dagozkionak. Hala, erakundearen ekintzek dituzten ondorio eta eraginen erantzukizuna hartzen du.

Gure DELITUAK PREBENITZEKO POLITIKAk, GOBERNU KORPORATIBO EGOKIAREN POLITIKA OROKORRArekin bat etorriz, EREDUko elementu nagusiak barne hartzen ditu, eta erakundeak araudia oro har eta espezifikoki araudi penala behar bezala betetzen dela bermatzeko duen asmoari dagozkion helburuak zehazten ditu.

KONTSULTATU GURE GOBERNU KORPORATIBOAREN POLITIKA OROKORRA

KONTSULTATU GURE DELITUA PREBENITZEKO POLITIKA

KONTSULTATU GURE BARNEKO INFORMAZIO SISTEMARI ETA INFORMATZAILEAREN BABESARI BURUZKO POLITIKA

Gure KODE ETIKOA MUTUALIAren misioan, balioetan zein ikuspegian oinarritzen da, horiek haren enpresa-kulturaren oinarrizko osagaiak baitira, derrigortuta dauden subjektuen jardunbideetan presente egon beharrekoak, haien erabaki eta jarduera guztietan balioak direlarik erreferentzia beharrezkoa.

KONTSULTATU GURE KODE ETIKOA

KOMUNIKAZIO- ETA SALAKETA-KANALA

MUTUALIAren Delituak prebenitzeko politikan eta Barneko informazio-sistemari eta informatzailearen babesari buruzko politikan aurreikusten den BARNEKO INFORMAZIO-KANALAren arabera, Mutuako edozein pertsona legitimatuk edo hirugarrenek (ikusi Barneko informazio-sistemari buruzko politikaren 4.2 atala, irismen pertsonalari buruzkoa) Europar Batasuneko zuzenbidean arau-haustea, arau-hauste penala, arau-hauste administratibo larria edo oso larria izan daitekeen eta azkena adierazitako politika horretan zerrendatzen diren barne-arauei dagokienez arau-haustea izan daitekeen edozein egiteri eta ez-egiteri buruzko informazioa, komunikazioak eta salaketak igorri ahal izango dituzte (modu anonimoan ere bai); dokumentazioa ere erantsi ahal izango dute, eskura izanez gero. MUTUALIAko BATZORDE BETEARAZLEak egingo ditu jasotako informazioen izapideak, Sistemaren arduradun gisa. BARNEKO INFORMAZIO-KANALAren bidez emango zaio informatzaileari izapideen eta ikerketaren emaitzen berri. Konfidentzialtasun handiena eta informatzaileen babesa bermatzen dira; informatzaileek ezingo dute inolako errepresaliarik jasan.

SARTU BARNE-KANALEAN