Osasuna hobetzen laguntzen duten jardueren bidez hartzen du parte enpresak komunitatean. Jarduera horien bitartez, arriskuak prebenitzen dira, txikiak badira ere, eta langileen osasuna hobetzen da, inguruko gizarte- eta ingurumen-ekitaldiak garatuz eta haietan parte hartuz.
Programa honen bidez, hiru hilez behin, bisitan joaten dira 11-13 urteko ikasleak Mutualiaren Bilboko, Gasteizko eta Donostiako osasun-zentroetara. Bi helburu ditu programak: batetik, gazteak laneko arriskuen prebentzioaren inguruan sentsibilizatzea, eta, bestetik, lehen sorospenetako praktikak erakustea.
MUTUALIAk MUTUALIA SARIAK antolatzen ditu, CONFEBASKekin, ADEGIrekin, CEBEKekin, SEArekin eta OSALANekin elkarlanean. Sari hauen bidez, Mutualiako kide diren enpresa eta langile autonomoak aintzatetsi, zabaldu eta sustatu nahi dira, enpresa eta langile horiek nabarmendu direlako laneko arriskuen prebentzioaren arloan ikerketa, garapen teknologikoko edo berrikuntza proiektu bat garatu dutelako, edo aniztasuna kudeatzearen arloan enpresetan egindako ahaleginak eta praktika egokiak direla eta.
Mutualiaren iritziz, enpresaren prebentzio-jarduera eraginkorragoa bihurtu duten esperientziak, ezagutza eta funtsezko ideiak partekatzea bi aldeentzat da onuragarria; alegia, esperientzia azaltzen duenarentzat eta jasotzen duenarentzat. Laneko arriskuen prebentzioan izandako esperientziak eta bizipenak besteei ezagutaraztera animatzen ditugu enpresa elkartuak.
Mutualiak saria ematen die laneko ezbehar kopurua murrizten laguntzen duten eta istripurik ez izateko azken helburua lortzeko lan egiten duten enpresei. Horretarako, bere enpresa elkartuen laneko istripu-tasak aztertzen ditu, eta enpresa onenak hautatzen ditu, sektorearen arabera, baldin eta 10 urteko epean ondorengo irizpideak betetzen badituzte:
Prebentzioa kudeatzeko sistema egokia edukitzea.
2025eko Irabazleak
Prebentzio Begiradak lehiaketak hiru modalitate hauetako lanik onenak saritzen ditu: argazkia, adimen artifizialaren bidez sortutako irudia eta bideo laburra. Lan horiek artistikoki erakargarriak izan behar dute, eta prebentzioaren egungo egoera islatu, eta, bi ezaugarri horiekin, hiru helburu hauek betetzen lagundu behar dute: laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan gizartea kontzientziatzea eta sentsibilizatzea, enpresa osasuntsua sustatzea eta lan-ingurune seguruagoak lortzea.
Edonork parte har dezake lehiaketan. Aurtengo irabazleak apirilaren 28aren inguruan ezagutuko dira, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Mundu Egunaren harira.
2025eko irabazleak
Mutualiak erakusketa ibiltari bat du. Aurtengoan, 43 irudik osatuko dute, Mutualiaren Laneko arriskuak argazki-lehiaketaren deialdi guztietan parte hartu duten 1.000 eta gehiago argazkien artetik aukeratuak.
2 formatutan inprimatu dira irudiak, eta testuak, datuak eta hausnarketak dituzte, gutako bakoitzak zer zeregin duen eta zer zeregin izan dezakegun ohartarazteko. Enpresen eskura daude, ikusgai jarri nahi badituzte.
Jarduera hauetakoren bati buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan Mutualiaren Prebentzio Aholkularitzarekin.
Mutualia On eredua martxan jarri nahi baduzu, eskuragarri jartzen ditugun tresnak kontsulta ditzakezu: dokumentuak (eskuliburuak, fitxak), bideoak eta abar. Adibidez, enpresetako jardunbide egokiak, gure esperientzia partekatuen bidez; edo Prebentziozko Begiradak erakusketaren informazioa, besteren artean.