Eskubideak eta betebeharrak

Mutualiaren pazienteak

Pazienteen eskubideak

MUTUALIAREN ZERBITZUEN ANTOLAKETA ETA KUDEAKETARI BURUZKO ESKUBIDEAK

  • Jardunbide egokien efizientziarako, efikaziarako eta gardentasunerako eskubidea, banaketa justiziako irizpideekin.
  • Zerbitzuen kalitaterako, profesionaltasunerako eta etengabeko hobekuntzarako eskubidea.
  • Osasun-arreta espezifikoa eta egokitua jasotzeko eskubidea, segurtasun klinikoaren bermearekin, etenik gabeko zaintzarekin eta asistentzia soziosanitario integralarekin, asistentzia-zentroen sare osoan eta asistentzia maila desberdinen artean.
  • Zerbitzuak eta arreta hobetzera bideratutako jardunaldietan eta hitzaldietan parte hartzeko eskubidea.
  • Kexak, erreklamazioak eta iradokizunak egiteko eskubidea.
    Pertsonen hizkuntza-eskubideak bermatzeko eskubidea.

NORBERAREN OSASUNAREN KUDEAKETAN ARDURAZ PARTE HARTZEKO ESKUBIDEAK

  • Historia klinikoaren informazioa eta kopia jasotzeko eskubidea.
  • Bigarren iritzi bat jasotzeko eskubidea.
  • Osasun-asistentzia Mutualiak ezarritako gehieneko erantzun-epeetan jasotzeko eskubidea, bai eta hark ezarritako gehieneko itxaronaldietan ere.

ASISTENTZIA-HARREMANETAKO ESKUBIDEAK

  • Errespetuz, gizatasunez, segurtasunez, eta konfiantza-giroan tratatua izateko eskubidea.
  • Intimitaterako, konfidentzialtasunerako, datu pertsonalen babeserako eta eskubide digitalen bermerako eskubidea.
  • Asistentzia-prozesuak dirauen artean Mediku Arduradun bat izateko eskubidea, hizketakide nagusia izango dena.
  • Norberaren diagnostiko, pronostiko eta tratamenduari eta agindutako gomendioei buruzko informazio jarraitua, egiazkoa eta ulergarria jasotzeko eskubidea. Informazio ahoz jasotzeko eskubidea, eta, legez ezarritako egoeretan, baita idatziz ere.
  • Norberaren tratamenduari buruzko erabakietan parte hartzeko eta baimena askatasunez eta borondatez emateko eskubidea.
  • Gaixotasunaren fase bakoitzari dagokionez, beharrezkoak ez diren mina eta sufrimendua saihesteko eskubidea.
  • Gure osasun-zentroetara joateko gastuak jasotzeko urtebeteko epean, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 54. artikuluaren arabera, garraio-gastuengatiko aldizkako konpentsazio-prestazioak iraungitzeko.

PAZIENTEAREN LAGUNTZAILEAK KONTSULTA MEDIKOAN BERTAN EGOTEKO ESKUBIDEA DU

  • Pazientearen laguntzaileak kontsulta medikoan bertan egoteko eskubidea du, artikulu hauen arabera;pazientearen autonomia arautzen duen azaroaren 14ko
    41/2002 Oinarrizko Legearen 2.6 artikulua, 41/2002 legearen 7. eta 19. artikuluak, apirilaren 25eko Osasunari buruzko 14/1986 Lege Orokorraren 10. artikulua eta
    datu-babeseko araudi espezifikoa

Pazienteen betebeharrak

MUTUALIAREN ZERBITZUEN ANTOLAKETA ETA KUDEAKETARI BURUZKO BETEBEHARRAK

  • Modu egokian erabiltzea, norbere beharren arabera, eskainitako baliabide eta prestazioak, eta atzemandako irregulartasunen berri ematea.
  • Mutualiaren instalazioak zaintzea, baita osasun-ekipoak ere.
  • Prestazioak eta osasun-baliabideak eskuratzeko eskatzen zaizkion dokumentu ofizialak aurkeztea Mutualiako zentroetan.
  • Antolamenduari eta segurtasun klinikoari dagozkion gaietan laguntzea.

NORBERAREN OSASUNAREN ETA ESKURA DAUDEN OSASUN BALIABIDEEN KUDEAKETAN ARDURAZ PARTE HARTZEARI BURUZKO BETE- BEHARRAK

  • Norberaren osasunari buruz hartutako erabakiak onartzea eta horien erantzule izatea.
  • Profesionalek adierazitako eta borondatez onartutako osasun-aginduak eta –neurriak betetzea.
  • Historia klinikoan jasotako informazioa eta erabiltzen diren osasun- eta administrazio-dokumentuak zuzen erabiltzea.

ASISTENTZIA-HARREMANETAKO BETEBEHARRAK

  • Norberaren identifikazio-datuak, harremanetarako datuak eta egoera fisikoari edo osasunari buruzko egiazko datuak ematea eta horiek lortzen laguntzea.
  • Mutualiako zentroetako arauak errespetatzea.
  • Errespetuz eta begirunez tratatzea Mutualiako langileak, harekin elkarlanean zerbitzuak eskaintzen dituzten profesionalak eta zentroak, gainerako pazienteak eta haien laguntzaileak.
  • Borondatezko altaren dokumentua sinatzea