Absentziak prebenitzeko eta kudeatzeko gida argitalpenak eta hori abian jartzeko 2019ko azken lauhilekoan antolatutako lehen tailerrak izandako harrera ona ikusita, gure gida hedatzen jarraitzera animatu gara, eta, horretarako, jardunaldi berria aurkezten dugu.
Gidari buruzko bigarren tailerra da. Tailer berezi honetan, Absentziak Prebenitu eta Kudeatzeko Plan on baten barruan absentismoa kudeatzeko egon beharko liratekeen protokolo nagusietako batzuk garatzen ikasiko dugu.
Saio honetan, Baja medikoen protokoloa (laneko istripuagatik eta gaixotasun arruntagatik) eta Baimenak kudeatzeko protokoloa landuko dira.
Amaierako xedea da bertaratutakoak trebatzea, protokolo hauek erakundeetan egokitu eta ezartzeko gai izan daitezen.
Deialdiak:
|