Enpresa osasungarria honakoa da: osatzen duten pertsonen osasuna modu aktiboan hobetzeaz eta jarraitzeaz arduratzen dena. Ohitura osasungarriak sustatzen ditu, bai lan-eremuan, bai enpresatik kanpo.
Testuinguru horretan, enpresek, inoiz baino gehiago, benetako ohitura osasungarriak sustatzeko erronkari aurre egin behar diote. Elikadurapertsonen osasunerako zutabe nagusietako bat dira.
Horregatik, Mutualiak Elikadura Osasungarriko 3 Eskola berri eta desberdin jarri ditu martxan:

Aldaketaz hitz egingo dugu, zergatik den garrantzitsua elikadura osasungarria izatea, jate intuitiboa ardatz hartuta. Dietak zergatik uzten eta hasten ditugun hausnartuko dugu, kontzientzia hartuz eta arreta osasunean jarriz, eta ez gorputzean. Erraz jarriko dizugu: nondik hasi, nola antolatu zure jakiak eta nola planifikatu menuak, erosketa osasungarria egiteko eta etiketak irakurtzeko hitzaurre bat eginda.

“Tuper perfektua” nola diseinatu erakutsiko dugu, zer mantenugai eduki behar dituen orekatua izan dadin eta zein diren eskura ditugun “aliatuak” (marka eta produktu zehatzak). “Menuen planifikatzaile” bat emango dizugu, zure menuak diseinatzen ikasteko. Batchcooking saio bat egingo dugu, eta aditu batek aste osoko menuak denbora gutxian antolatu ahal izateko gakoak emango dizkigu.
Nutrizioak kirolean duen garrantziaz arituko gara, eta zenbait diziplina jorratuko ditugu. Mantenugaien, karbohidratoen, koipeen eta proteinen teoria emango dugu, baita horiek kirolaren arabera nola banatu ere (erresistentzia-kirola, indar-kirola…). Kiroleko elikadura-osagarrien tailer bat ere egingo dugu. “Menuen planifikatzaile” bat emango dizugu, zure entrenamenduen araberako menuak diseinatzen ikas dezazun.

Eskola bakoitzak 3 saio izango ditu, 10:30etik 12:00etara.
Gure eskolek eskari handia dutenez, interesdun bakoitzak elikadura eskoletako batean bakarrik eman dezake izena.

|