Enpresa osasungarria honakoa da: osatzen duten pertsonen osasuna modu aktiboan hobetzeaz eta jarraitzeaz arduratzen dena. Ohitura osasungarriak sustatzen ditu, bai lan-eremuan, bai enpresatik kanpo.
Testuinguru horretan, enpresek, inoiz baino gehiago, benetako ohitura osasungarriak sustatzeko erronkari aurre egin behar diote. Elikadura pertsonen osasunerako zutabe nagusietako bat da.
Hori dela eta, Mutualiak “EZ EGIN DIETARIK, IKASI JATEN” eskola antolatzen du.
3 saio ditu, 09:30etik 11:00etara edo 13:30etik 15:00etara egingo direnak. Ondorengo gaiak landuko dira:
- Aldaketaz hitz egingo dugu, zergatik den garrantzitsua elikadura osasungarria izatea, jate intuitiboa ardatz hartuta.
- Dietak zergatik uzten eta hasten ditugun hausnartuko dugu, kontzientzia hartuz eta arreta osasunean jarriz, eta ez gorputzean.
- Erraz jarriko dizugu: nondik hasi, nola antolatu zure jakiak eta nola planifikatu menuak, erosketa osasungarria egiteko eta etiketak irakurtzeko hitzaurre bat eginda.

Gogorarazten dizuegu ikastetxea doakoa dela elkartutako enpresentzat eta talde txikietarako deituta dagoela.


|