Elikadura osasungarriari buruzko eskola “kirol-nutrizioa”
Apirilaren 19 eta 26an eta maiatzaren 3an, 15.30etik 17.00etara
Eskolak 4.5 orduko iraupena du, hiru saiotan banatuta.
Nutrizioak kirolean duen garrantziaz arituko gara, eta zenbait diziplina jorratuko ditugu. Mantenugaien, karbohidratoen, koipeen eta proteinen teoria emango dugu, baita horiek kirolaren arabera nola banatu ere (erresistentzia-kirola, indar-kirola…). Kiroleko elikadura-osagarrien tailer bat ere egingo dugu. “Menuen planifikatzaile” bat emango dizugu, zure entrenamenduen araberako menuak diseinatzen ikas dezazun.
Elikadura Osasungarriaren Eskolak Toscana Viar farmazeutikoak, nutrizionistak eta nazioarteko Batzorde Olinpikoak kirol nutrizioan aditua den coach-ak ematen ditu. Gainera, Athletic Club Bilbao Nutrizio Zerbitzuko eta Espainiako Futbol Selekzioko arduraduna da, besteak beste.
Eskola hau interesgarritzat jotzen baduzu, bidali newslatter hau zure erakundeko pertsonei, informatuta egon daitezen.