Martxoaren 1ean, 8an eta 15ean, 15.30etik 17.00etara
ONLINE FORMATUAN
Eskolak 4.5 orduko iraupena du, hiru saiotan banatuta.
“Tupper perfektua” nola diseinatu erakutsiko dugu; zer mantenugai eduki behar dituen orekatua izan dadin eta zer “aliatu” ditugun eskura (marka eta produktu zehatzak). “Menuen planifikatzaile” bat emango dizugu zure menuak diseinatzen ikas dezazun. “Batchcooking” saio bat egingo dugu, eta aditu batek aste osoko menuak denbora gutxian antolatzeko gakoak emango dizkigu.