Otsailaren 14, 21 eta 28an, 15.00etik 18.30etara
Eskolak 10.5 orduko iraupena du, hiru saio parte-hartzaile eta dinamikotan banatuta.
Estresak gaur egun gure egunerokoan izan ditzakeen adarrak erakutsiko ditugu, eta egoera hori bideratzeko jarraibideak eskainiko ditugu, bai harreman pertsonalei eta lan-harremanei dagokienez, bai telelanari dagokionez. Estresaren sintomak ezagutzeko, zantzu fisikoak, emozionalak eta jokabideari dagozkionak erabiliko ditugu. Jarrera pertsonalak eta aurre egiteko estrategiak identifikatuko ditugu, eta eguneroko jarraibideak garatuko ditugu estresari aurre egiteko.