|
Gaur egun bizi dugun egoerak eraginda eta emandako estresa kudeatzeko online eskolek izandako arrakastaren ondorioz, Mutualiak hurrengo hilabeteetan ere eskola-formatu horren aldeko apustua egitea erabaki du.
Programa eta dinamika ikasgelako aurrez aurreko klaseen berberak dira: hiru saio parte-hartzaile eta dinamiko emango dira hiru astetan zehar, eta, bertan, azalpen praktikoak, ariketak, galdetegiak eta eztabaida eskainiko dira.
Eskolaren edukiak areagotu dira, pandemiak eraginda estresak gure egunerokoan izan ditzakeen ondorioak ezagutzera emateko asmoz; gainera, egoera berri hau kudeatzeko jarraibideak emango dira, hala harreman pertsonalen eta laneko harremanen esparruan nola telelanaren esparruan.
Gogoan izan eskola doakoa dela enpresa elkartuentzat, eta talde txikientzat antolatzen dela.
|