2023/10/04 10:00
Abandoibarra Etorb., 3, 48009 Bilbo, Bizkaia, Bilbao (Bizkaia)
Gaia: Exoesqueletos
Gero eta ohikoagoa da enpresetan exoeskeletoak erabiltzea, baina ez da beti argi izaten zer onura edo eragozpen dituen haiek erabiltzeak. Halaber, askotan zaila izaten da enpresarentzat egokiena den eredua aukeratzea, lanpostuaren eta erabiliko duen pertsonaren ezaugarriak kontuan hartuta.
Mutualiak jardunaldi hau aurkezten dizue, zeinean exoeskeletoen arloko adituek haien erabileraren onurak eta eragozpenak azalduko baitituzte: zer hartzen den exoeskeletotzat, zer motatako exoeskeletoak dauden eta zer lanetan komeni den erabiltzea.
Jardunaldiaren aurretik eta bukatutakoan, erakusketan erakutsiko diren exoeskeletoak eta ekipoak probatu ahal izango dira.
Gainera, beste enpresa batzuen esperientzia arrakastatsuak ezagutuko ditugu.
PROGRAMA
10:00
Aurkezpena.
Mª Mar Crespo Millán and. Mutualiako prebentzio-aholkularitzaren arduraduna.
10:05
IBV (Valentziako Biomekanika Institutua). Ikuspuntu biomekaniko batetik, nola eragiten du exoeskeleto baten erabilerak? Enpresa batean erabiltzen hasteko jarraitu beharreko pausoak.
Mercedes Sanchís and. Berrikuntzako zuzendaria – Laneko osasuna eta ongizatea.
11:30
Beste enpresa batzuen esperientzia arrakastatsuak.
11:50
Tecnalia. Exoeskeletoen inpaktua ebaluatzeko zerbitzua.
Leire Martínez Beitia and. Proiektu-kudeatzailea – Robotika medikoa.
12:10
Cyber Human Systems. Esperientzi arrakastatsuak enpresetan.
Juan Izeta jn. Negozio-garapeneko zuzendaria.
12:30
Galderak eta eskaerak.
12:45
Exoeskeletoen erakusketa eta aperitiboa.
EGUNA: 2023.10.04
ORDUA: 10:00etatik 12:45era
TOKIA: BIZKAI ARETOKO (Arriaga gela). Abandoibarra, 3 Bilbo