2019/05/16 09:30-12:00
Barrio San Juan, 10, Muskiz (Bizkaia)
Gaia: Beneficios de implantar la ISO 45.001: 2018, Sistemas de gestión de la seguridad y la salud en el trabajo
Maiatzaren 16an, 09:30ean, ISO 45001 arauari buruzko jardunaldi bat egongo da Somorrostro Prestakuntza Zentroan.
Bertan, ISO 45001 ziurtagiriaren aurkezpena egingo da; 2018ko martxoaren 12an argitaratu zen, eta OHSAS 18001:2007 estandarra ordezten du.
Arau horrek laneko segurtasunaren eta osasunaren kudeaketa sistemen eskakizunak zehazten ditu, eta adierazitako sistemek laneko arriskuak kontrolatzen eta gaixotasun eta istripu profesionalak murrizten edo saihesten laguntzen du, ISOren Goi Mailako Egitura (HLS) berria erabiliz.
OHSAS 18001 arauarekiko dituen desberdintasun nagusiak aztertuko dira, baita ISO arauak dakartzan abantailak ere. Era berean, OSAS ziurtagiria duen enpresa batek ISO 45001 araura migratzeko duen epea ere aipatuko da.
Jardunaldia Ana Huerta Ortuoste andreak, AENOR-eko Kalitatea, Ingurumena eta Laneko Arriskuen Prebentzioa Kudeatzeko ikuskatzaileburuak, emango du. Jardunaldia doakoa da, eta gure enpresa elkartuei dago zabalik. Etorriko zarela baieztatzeko, mesedez, EMAN IZENA HEMEN
Zuek egun horretan jardunaldian egotea nahi genuke.
Mutualiaren Prebentzio Aholkularitza