|
Apirilaren 28an Laneko Segurtasun eta Osasunaren Munduko Eguna ospatuko da; aurten, hauek izango dira ospakizunaren ardatz: laneko segurtasun eta osasuneko (LSO) sistemak indartzeko estrategiak, erresilientzia garatzeko SARS-CoV-2ak eragindako egungo krisiari eta etorkizunekoei aurre egiteko. Honako hau da aurtengo egunaren leloa:
“LSO SISTEMA ERRESILIENTEETAN INBERTITU, GAUR”

Mutualiak mintegi bat antolatuko du, webinar formatuan: “Erresilientzia, lideratzeko”. Bertan, landuko da zer urrats bete behar diren pandemia baino lehen hasita zeuden baina haren eraginez azkartu diren eraldaketei arrakastaz aurre egiteko. Aldaketa horiek, maila teknologikokoak ez ezik, enpresaren barruan lan egiteko eta harremanak izateko moduari ere badagozkie. Eraldaketa hori arrakastaz gauzatzeko, pertsonak trebatu behar ditugu autolidergoko jarrera protagonista har dezaten, malgutasunez, proaktibotasunez eta baikortasunez.
Sonia Sanchez izango dugu gurekin mintegian; Enplegatuentzako Arreta Psikologikoko Zerbitzuaren zuzendaria da ITAEn–APA-Salud y Bienestar Laboral enpresaren partnerra–, eta gai hauek landuko ditu:
- Zer da erresilientzia eta zein dira hura garatzeko funtsezko zutabeak?
- Erresilienteen ezaugarriak.
- Lider erresilienteentzako tresnak: aldaketa-prozesuei arrakastaz aurre egiteko izan behar dituzten ezaugarriak eta tresnak.
- Jarrera proaktibo eta baikorra; ahalduntzea eta motibatzea; autoezagutza, aldaketa ahalbidetzeko.
- Lider trebatuak izateak enpresei dakarzkien onurak.
Sarbidea doakoa eta irekia da Mutualiako kide elkartu guztientzat. Ezinbestekoa da aurrez izena ematea.
 |