COVID-19 gaitzak eragindako gaur egungo baldintzak tarteko, aurreikusitako jardueren egitarauarekin jarraitu eta gure dibulgazio-jardueretarako sarbidea errazteko, Mutualiak aukera ematen du Ahots-eskola web bidezko mintegi bidez jarraitzeko.
Ahots-eskolaren helburu nagusia da ahotsa lan-tresna gisa erabiltzen duten profesionalek ahots-teknika erabiltzen ikastea. Fonazio-aparatuak nola funtzionatzen duen eta modu zuzenean nola erabiltzen den azalduko zaie parte-hartzaileei; ahots-ohitura eta -higiene egokiak edukitzeko jarraibideak emango zaizkie, eta ahotsaren gaixotasun eta patologia nagusiak ezagutu eta prebenitu ahal izango dituzte.
Eskola honen programa eta dinamika ikasgelako aurrez aurreko klaseen berberak dira: hiru saio parte-hartzaile eta dinamiko emango dira hiru astetan zehar, eta, bertan, azalpen teoriko-praktikoak, eta abar eskainiko dira.
Gogorarazten dizuegu eskola doakoa dela elkartutako enpresentzat, eta talde murriztuentzat egiten da dei.
|