Ahots-eskolaren helburu nagusia da ahotsa lan tresna gisa erabiltzen duten profesionalek ahots-teknika erabiltzen ikastea. Fonazio-aparatuak nola funtzionatzen duen eta modu zuzenean nola erabiltzen den azalduko zaie; ahots-ohitura eta -higiene egokiak edukitzeko jarraibideak emango zaizkie, eta ahotsaren gaixotasun eta patologia nagusiak ezagutu eta prebenitu ahal izango dituzte.Jardunaldiak doakoak izango dira elkartutako enpresentzat, eta esperientzia handiko logopeda batek emango ditu; bertan, ahots-teknika landuko da modu praktikoan eta talde txikietan.
Tailer bakoitza hiru saiotan egingo da.
2020an ere, hainbat deialdi egingo ditugu. Bigarreneko saioak ekainean eta uztailean izango dira.
|