On-line formatuan emandako estresa kudeatzeko eskolek izan duten arrakastaren ondorioz, eta oraindik ditugun mugak kontuan hartuta, Mutualiak, oraingoz, eskola-formatu horren aldeko apustua egitea erabaki du.
Eskolak hiru saio parte-hartzaile eta dinamiko ditu, hiru astetan zehar ematen direnak, eta horietan azalpen praktikoak, ariketak, galdetegiak eta eztabaida biltzen dira.
Eskolako edukiak areagotu dira, estresak gaur egun izan ditzakeen ondorioak ezagutzera emateko asmoz; egoera berri hau kudeatzeko jarraibideak emango dira, hala harreman pertsonalen eta laneko harremanen esparruan nola telelanaren esparruan.
Gogoan izan eskola doakoa dela enpresa elkartuentzat, eta talde txikientzat antolatzen dela.
|