COVID-19ak (koronabirusa) eragin duen gaur egungo egoeraren ondorioz, aurreikusitako jardueren programazioarekin jarraitu eta gure dibulgazio-jardueretarako sarbidea errazteko asmoz, Mutualiak aukera eskainiko du Estresa kudeatzeko eskolako ikastaroak web bidezko mintegien bidez egiteko.
Eskolaren programa eta dinamika gelan egiten diren aurrez aurreko eskolen berbera izango da: hiru saio parte-hartzaile eta dinamiko, hiru astean ematen direnak; horietan, azalpen praktikoak, ariketak, galdetegiak eta eztabaidak egingo dira.
Gainera, berritasun gisa, eskolaren edukiak gehitu dira, xede honekin: estresak gure gaur egungo egunerokoan izan ditzakeen ondorioen berri ematea; halaber, egoera berri hori kudeatzeko jarraibideak emango dira, bai harreman pertsonaletan zein lanekoetan, nola telelanaren alorrean.
Gogorarazten dizuegu eskola doakoa dela enpresa bazkideentzat, eta talde txikientzat izaten dela.
|