Datorren azaroaren 18an, 09:30etik 11:30era, eta webinar formatuan, Mutualiak ISO 45001ari buruzko jardunaldia antolatuko du.
Bertan, ISO 45001 ziurtagiriaren aurkezpena egingo da; 2018ko martxoaren 12an argitaratu zen, eta OHSAS 18001:2007 estandarra ordezten du.
Arau horrek laneko segurtasunaren eta osasunaren kudeaketa sistemen eskakizunak zehazten ditu, eta adierazitako sistemek laneko arriskuak kontrolatzen eta gaixotasun eta istripu profesionalak murrizten edo saihesten laguntzen du, ISOren Goi Mailako Egitura (HLS) berria erabiliz.
OHSAS 18001 arauarekiko dituen desberdintasun nagusiak aztertuko dira, baita ISO arauak dakartzan abantailak ere. Era berean, OSAS ziurtagiria duen enpresa batek ISO 45001 araura migratzeko duen epea ere aipatuko da.Nazioarteko Egiaztapen Foroak 2021 urtea ezarri du OHSAS 18001: 2007tik ISO 45001: 2018ra igarotzeko epea amaitzeko.
Jardunaldia Ana Huerta Ortuoste andreak, AENOR-eko Kalitatea, Ingurumena eta Laneko Arriskuen Prebentzioa Kudeatzeko ikuskatzaileburuak, emango du.
Sarrera doakoa da, eta Mutualiako kide guztiei irekita dago.
|