
Ziberpsikologia beharrizan moduan sortu da, teknologiarik gabe bere burua ulertu ezin duen gizarte bat eratzen ari dela jabetuta. Sare sozialekiko mendekotasuna, online pornografia, ziberjazarpena, errealitate birtuala, adimen artifiziala… Diziplina horren lan-eremuak askotarikoak dira, infinituak ia. Aintzat hartu behar dugu egunero garatuz doan baliabide baten aurrean gaudela.
Jardunaldi honetan azalduko da nola ziberpsikologia ikasketa-tresna gisa erabiltzen da teknologiaren, sare sozialen eta adimen artifizialaren inguruan giza portaera ulertzeko.
Ziberjazarpena zer den azalduko da, laneko osasun-arazo larria sortzen duen arrisku psikososiazal azaleratu eta ikusezinari dagokionez. NLEren 190. hitzarmenaren garrantzia aztertuko da, baita indarkeria digitalaren prebentzioan eta laneko ziberjazarpenean daukan eragina ere.
Jardunaldian, AAren eta laneko arriskuen prebentzioaren arteko jarduera-ildo bat proposatuko da, erantzun berritzaile bat izateko asmoz, datuen babeserako, intimitaterako, berdintasunerako eta diskriminaziorik ez jasateko eskubideen zirkulu estuaz harago iritsiko dena. Horrela, berme egokiak ezarriko dira AA prebentzio-helburuarekin erabiltzeko.
Eguna: 2022-11-03
Ordua: 09:30etik 11:20era.
Webinar formatuan
09:30. Aurkezpena.
Mª Mar Crespo Millán and.
Mutualiako Prebentzioko Aholkularitzaren arduraduna
09:35. Ziberindarkeria eta ziberjazarpena lanaren digitalizazioaren esparruan.
Fernando De Vicente Pachés jn.
Castellóko Jaume I.a Unibertsitateko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakasle titularra
10:20. Adimen artifiziala eta algoritmoak lana zuzentzeko erabiltzea: arrisku-faktoreak eta izan litezkeen irtenbideak.
Ana B. Muñoz Ruiz and.
Madrilgo Carlos III.a Unibertsitateko Lanaren eta Gizarte Se-gurantzaren Zuzenbideko irakasle titular bisitaria
11:05. Galde-eskeak.
MIERCOLES