📱 Langileentzako APP-a

SEGURTASUN-arrazoiak direla eta, ANDROIDen erabiltzailea bazara, desinstalatu eta instalatu berriro Mutualiaren aplikazioa Play Store

APP Berria

Zer da Mutualiako APP-a?

Mutualiako app-ak zentroen sareari, hurrengo hitzorduei, jasotako asistentziei, jasotako prestazioei eta harremanetarako telefonoei buruzko informazioa ematen du.

Nori zuzenduta dago?

Gure bezeroei zuzenduta dago, MUTUALIAREKIN duten harremanari buruzko informazio asistentziala eta ekonomikoa denbora errealean kontsultatu ahal izan dezaten.

Zer egin behar dut izena emateko?

Aplikazioa bi ingurutatik deskarga daiteke: Android, IOS edo Web bidez sartzeko aukera dago.

Nola eguneratu nire datuak?


    Zure datu profesionalak eguneratutak behar ditugu:

    Irakurri dut eta onartzen dutdatuen pribatutasunerako politika

    Nola deskargatuko dut Mutualiaren aplikazioa Androiden?

    Androiden Mutualiaren APPa deskargatzeko:

    1. Sartu zure Android gailuaren Play Store-an
    2. «Mutualia» bilatu
    3. «Instalatu» botoian sakatu

    Nola eguneratu dezaket Mutualiaren aplikazioa Androiden?

    Androiden Mutualiaren APPa eguneratzeko

    1. Play Store-an sartu
    2. «Mutualia» bilatu
    3. Eguneratzeko botoia sakatuko dugu

    JARRAIBIDEAK

    Mutualiako langileen app-a erabiltzeko eskuliburu bat eta hainbat jarraibide egin ditugu

    10-T

    10T eredua, lan-etekinen, jarduera ekonomikoen eta bestelako etekinen atxikipenen eta konturako diru-sarreren ziurtagiria, jarraibide hauen arabera deskarga daiteke.

    NOLA PARTEKATZEN DITUT DATUAK NIRE AHOLKULARITZA FISKALAREKIN?

    Aplikazioan alta eman ondoren, jarraitu aholkularitza baimentzeko eta zerga-informazioa jasotzeko urratsak:

    Zure datu fiskalak aholkularitzarekin partekatzeko, sartu aplikazioan zure erabiltzailearekin eta pasahitzarekin.

    Barruan zaudela, ikus ezazu «nire datuak» atala, eta «nire datu fiskalen bidalketa gehigarria» azpiatalean, berriz, posta elektronikoa eta baimenduaren izena edo sozietatearen izena sartu behar dituzu, datu fiskalen kopia bat irits dakien eta «gorde».
    Behar bezala gorde dela dioen mezu bat aterako da.

    Datu fiskal berri bat dagoen bakoitzean kopia bat bidaliko da zuk adierazitako posta elektronikora. Gogoratu hartzailearen helbide elektronikoa edozein unetan alda dezakezula «nire datuak» ataletik.

    Zer egin dezakezu APP-rekin?

    • Sartu informaziora aztarna biometrikoarekin.
    • Sarbidea azken 3 urteetako mediku-historiara; bertan, hauek egin ahal izango duzu:

    o Hurrengo hitzorduak kontsultatu; egutegian gorde ahal izango dituzu, alarmak jarri, eta dataren, orduaren eta zentroaren inguruko informazioa kontsultatu.

    • Kontsultatu informazio hau:

    o Azken 3 urteetako hitzorduak kontsultatu.

    o Mutualiako medikuek agindutako botikak kontsultatu.

    o Egindako irudi erradiologikoak ikusi.

    • Azken 3 urteak baino lehenago izandako hitzorduren bat baduzu, arazorik gabe eska dezakezu horren gaineko informazioa.
    • Fisioterapeutak gomendatutako errehabilitazio-ariketak egin etxean bertan, App-ean esleituta dituzun bideoei esker.
    • Mutualiak azken 3 urteetan kobratutakoak kontsultatu, ordainketa-epea, zenbatekoa eta eragineko data jakiteko.
    • Esleitutako bideoen inguruko ohar pertsonalizatuak eta intereseko bestelako informazioa jaso.
    • Jakinarazpenak jaso.
    • Mutualiaren sareko zentroak bilatu eta horiei buruzko informazioa eskuratu.

    Laguntza behar duzu?

    Edozein kontsulta egiteko, jar zaitez gurekin harremanetan esteka honetan.

    Androiden zer bertsio behar dut?

    6.0 bertsioa edo geroagokoa

    Zein iOS bertsio behar dut?

    14. bertsioa edo geroagokoa

    Nolakoa izan behar du pasahitzak?


    Sartu behar duzun pasahitzak baldintza hauek bete behar ditu:

    Gutxienez 12 karaktere izan behar ditu
    20 karaktere baino gutxiago izan behar ditu
    Maiuskula bat, minuskula bat, karaktere berezi bat (soilik: @, #, $, %, ^, &, +, =,!,?,., edo*) eta zenbaki bat izan behar ditu.
    Letra batekin hasi behar duzu