Pribatutasun politika

Politika honen eta datuen babesaren eta pribatutasunaren segurtasunerako ezarritako neurrien helburua da datuen titular diren interesdunen oinarrizko eskubide eta askatasunak bermatzea, hala betetzeko Datuak Babesteko 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorra (aurrerantzean, DBEO); 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (aurrerantzean, DBEDBLO); eta aplikatu beharreko gainerako araudia.

 

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA. IDENTITATEA, HARREMANETARAKO DATUAK ETA IZAERA JURIDIKOA.

 

“MUTUALIA”, Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduen 2 zenbakiko mutua da (aurrerantzean, “MUTUALIA”, “Mutua hau” edo “entitate hau”), G95471165 IFKa duena. Egoitza soziala Donostian dauka (Mirakontxa pasealekua 7, 20004 Donostia, Gipuzkoa), eta egoitza operatiboa, Bilbon (Henao kalea 26, 48009 Bilbo, Bizkaia, telefonoa: 944252500). Datuen babesarekin, pribatutasunarekin eta/edo informazioaren segurtasunarekin lotutako edozein zalantza argitzeko, harremanetan jar zaitezke Informazioaren eta Datuen Babesaren Segurtasun Batzordearekin (comitedeseguridad@mutualia.eus) eta/edo MUTUALIAko datuak babesteko ordezkariarekin (dpd@mutualia.eus). (dpd@mutualia.eus).

Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 80. artikuluaren eta hurrengoen arabera (8/2015 LegED, urriaren 30ekoa), MUTUALIA enpresaburuen elkarte pribatu bat da, Gizarte Segurantzako Ministerioaren baimenaren bidez eratua eta haren mendeko erregistro berezian inskribatua. Gizarte Segurantzaren kudeaketan laguntzea du helburu, haren zuzendaritzapean eta tutoretzapean, irabazi-asmorik gabe, eta elkartekideek erantzukizun mankomunatua hartzen dute beren gain, lege honetan ezarritako kasuetan eta beronetan ezarritako irismenarekin. MUTUALIA sektore publiko estatal administratiboaren parte da, bere eginkizunen eta kudeatzen dituen baliabide ekonomikoen izaera publikoaren araberakoa, duen izaera pribatuaren kalterik gabe.

DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIA

MUTUALIAk izendatua du datuak babesteko ordezkaria, eta erregistratuta dago Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan.  Beren datu pertsonalen tratamenduari eta DBEOren eta DBEDBLOren babespean dituzten eskubideak baliatzeari buruzko gaiei dagokienez, interesdunak harremanetan jar daitezke MUTUALIAko datuak babesteko ordezkariarekin, honako helbide elektroniko honetan: dpd@mutualia.eus. Harremanetan jar daitezke, halaber, MUTUALIAko datuak babesteko ordezkariari zuzendutako idazki baten bidez (Henao kalea 26, 48009 Bilbo).

 

HELBURUA

MUTUALIAk pertsona fisikoen datu pertsonalak tratatzen ditu, zuzenean interesdunengandik eta/edo aplikatu beharreko zuzenbidean aurreikusitako beste iturri legitimoetatik bilduak, erakunde horri legez esleitutako eginkizunak eta eskuduntzak egikaritzeko eta betetzeko, baita, hala badagokio, hurrengo atalean zehaztuko diren beste legitimazio-oinarri batzuk betetzeko ere.

Zehazki, MUTUALIAk, Gizarte Segurantzarekin lankidetzan duen mutua den aldetik, legearen arabera, legez eta erregelamenduz esleitutako eginkizunak betetzeko tratatzen ditu datu pertsonalak. Eginkizun horietan, honako jarduera hauek garatzen ditu, Gizarte Segurantzan eskumena duen Ministerioarekin lankidetzan:

  • Gizarte Segurantzako laneko istripuen eta gaixotasun profesionalen kontingentziak babesten dituzten prestazio ekonomikoak eta osasun-asistentzia kudeatzea, errehabilitazioa barne, baita babes-ekintzak ematen dituen kontingentzia berberak prebenitzeko jarduerak ere.
  • Kontingentzia arrunten ondoriozko aldi baterako ezintasunagatiko prestazio ekonomikoa kudeatzea.
  • Haurdunaldiko eta edoskitze naturalaren garaiko arriskuengatiko prestazioak kudeatzea.
  • Norberaren konturako langileen jarduera-amaieragatiko prestazio ekonomikoak kudeatzea.
  • Minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzeko prestazioa kudeatzea.
  • Legez eman dakizkiokeen Gizarte Segurantzako gainerako jarduerak.

Era berean, MUTUALIAk, deskribatutako legezko xedea garatzen laguntzeko jarduera gisa, honako helburu hauekin tratatzen ditu datu pertsonalak:

  • Erreklamazioak formulatzea, gauzatzea edo defendatzea
  • Enplegatzaile gisa, bere langileen datuak tratatzen ditu, lan-harremana bete dadin indarrean dagoen araudi aplikagarriaren arabera (Lana, Gizarte Segurantza, Fiskala/Zergei buruzkoa, Laneko Arriskuen Prebentzioa, Prestakuntza, etab.), baita praktiketako ikasleenak eta langileak hautatzeko prozesuetako hautagaienak ere.
  • Bideozaintza, pertsonen, ondasunen eta eraikinen kontrola eta segurtasuna kudeatzeko.
  • Bere zerbitzuen erabiltzaileenak, kalitateari/gogobetetzeari buruz duten iritzia jakiteko, inkestak eginez edota iradokizunak aurkezteko eskatuz.
  • Enpresa elkartuen, administrazio publikoen, erakunde eta elkarte pribatuen, atxikitako langile autonomoen eta/edo beste edozein pertsona juridikoren ordezkari, solaskide eta/edo aholkulari diren pertsona fisikoenak (kontaktu profesionaleko datuak), MUTUALIAk haiekin behar dituen harreman profesionalak kudeatzeko.
  • Haien ordezkari diren pertsona fisikoen sektore publikoko kontratazio-prozeduretan eta -espedienteetan eta hornitzaile esleipendunekin kontratuak egitean.
  • Haren xedearekin lotutako beste edozein helburu legitimotarako (esteka honetan deskarga dezakezu MUTUALIAren datu pertsonalen TRATAMENDUAREN JARDUEREN ERREGISTROA): https://transparencia.mutualia.eus/es/documentacion/registro-de-actividades-de-tratamiento-de-datos-personales

Zer helburu legitimotarako biltzen diren, hartarako soilik erabiltzen dira datuak.

LEGITIMAZIOA – OINARRI JURIDIKOA

DBEOren 6.1 artikuluaren arabera, tratamendu-motaren eta helburuaren arabera: Legezko betebeharrak betetzea; edo interesdunaren edo beste pertsona fisiko baten bizi-interesak babestea; interes publikoaren izenean edo botere publikoen izenean egindako eginkizun bat betetzea; interes legitimoak asetzea; edo kontratu bat edo kontratu-neurriak betearaztea; eta, halakorik ezean, interesdunaren adostasuna.

DBEOren 9 artikuluaren arabera, tratamendu-motaren eta helburuaren arabera: Interesdunaren adostasun esplizitua; betebeharrak betetzea eta eskubideak baliatzea lan-zuzenbidearen eta gizarte-segurantzaren eta -babesaren esparruan; interesdunaren edo beste pertsona fisiko baten bizi-interesak babestea, interesdunak adostasuna emateko gaitasunik ez badu; erreklamazioak formulatzea, gauzatzea edo defendatzea; funtsezko interes publiko bat defendatzea; lan-medikuntza, langileen lan-gaitasunaren ebaluazioa, diagnostiko medikoa, osasun-asistentzia edo -tratamendua ematea edo osasun-asistentziako sistemak kudeatzea; edo interes publikoko artxiboa, ikerketa zientifikoa edo estatistika-helburuak.

Honako oinarrizko araudi honek babesten du MUTUALIAk datu pertsonalak tratatzea:

  • 8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategina onesten duena.
  • 1993/1995 Errege Dekretua, abenduaren 7koa, Gizarte Segurantzako laneko istripuen eta gaixotasun profesionalen mutuen arteko elkarlanerako erregelamendua onesten duena.
  • 625/2014 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, aldi baterako ezintasunagatiko prozesuen kudeaketaren eta kontrolaren zenbait alderdi arautzen dituena, aldi baterako ezintasunaren lehen 365 egunetan.
  • 1430/2009 Errege Dekretua, irailaren 11koa, Gizarte Segurantzako prestazioen alorrean Gizarte Segurantzako neurriei buruzko 40/2007 Legea erregelamendu bidez garatzen duena aldi baterako ezintasuneko prestazioari dagokionez
  • 1630/2011 Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Gizarte Segurantzako laneko istripuen eta gaixotasun profesionalen mutuek eman beharreko osasun- eta errekuperazio-zerbitzuak arautzen dituena.
  • 1541/2011 Errege Dekretua, urriaren 31koa, langile autonomoak jarduera amaitu ostean babesteko berariazko sistema ezartzen duen abuztuaren 5eko 32/2010 Legea garatzen duena.
  • 1148/2011 Errege Dekretua, uztailaren 29koa, minbizia eta beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzeagatiko prestazio ekonomikoa Gizarte Segurantzako sisteman aplikatu eta garatzekoa.
  • 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, pazienteen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren alorreko eskubideak eta betebeharrak arautzeko oinarrizkoa; eta araudi autonomikoa.
  • 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena.

AIPAMEN BEREZIA INTERESDUNAK BERE DATUAK TRATATZEKO EMANDAKO ADOSTASUNARI BURUZ: Datuen tratamendua legitimatzeko oinarria adostasuna denez, adostasun hori baiezko ekintza argi baten bidez eman beharko da. Kasu horretan, interesdunek eskubidea dute adostasuna edozein unetan kentzeko (baldin eta tratamendua ez bada beharrezkoa legezko betebehar bat betetzeko edo tratamendua beharrezkoa bada interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoen izenean egindako misio bat betetzeko —DBEOren 6.1.c eta 6.1.e artikuluetan jasotako tratamenduaren zilegitasunean oinarrituta—); horrek ez dio eragingo adostasuna kendu arte adostasunean oinarrituta egindako tratamenduaren zilegitasunari.

FORMULARIOETAN JASOTAKO DATU PERTSONALAK: Jakinarazten da BORONDATEZKOA dela MUTUALIAren titulartasuneko gune elektronikoetan dauden datuak biltzeko inprimakietako galderei erantzutea. Edonola ere, eskatutako datuak emateari uko eginez gero, baliteke planteatutako eskaerei/kontsultei/iradokizunei/kexei ezin erantzun izatea, edo MUTUALIAk legez esleituak dituen asistentziak, prestazioak edo zerbitzuak ezin eskaini izatea. MUTUALIAren gune elektronikoetan dauden formularioak betez, erabiltzaileek onartzen dute ematen dituzten datuak sartzea eta tratatzea, eta politika honetan deskribatutako eskubideak balia ditzakete.

DATUEN JATORRIZKO ITURRIA

Kasuaren arabera, tratatutako datuak zuzenean eskuratu daitezke interesdunengandik, haien onuradunengandik, besteren konturako langileak enplegatzen dituzten enpresa/entitateetatik edo haien ordezkari baimenduengandik, eta/edo administrazio publiko eskudunetatik; edo epaitegi eta auzitegietatik; baita profesionalengandik eta osasun-zentro edo enpresa eta entitate hornitzaile eta/edo itunduetatik ere, betiere Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduten mutuei aplikatu beharreko legeriaren babespean.

 

INTERES LEGITIMOAN OINARRITUTAKO TRATAMENDUAK

Tratamenduaren oinarria MUTUALIAk tratamenduaren arduradun gisa duen interes legitimoa edo hirugarren baten interes legitimoa denean, ziurtatu dugu interes horien gainean ez direla gailentzen interesdunaren interesak edo oinarrizko eskubide eta askatasunak. Horretarako, kasu bakoitzean dagokion interes-haztapena egin dugu, kontuan hartuta tratamenduak interesdunarentzat dituen arriskuak arduradunarentzat eta hirugarrenentzat dituen onuren aurrean, eta horietan guztietan MUTUALIAren aldeko oreka lortu dugu, arduradun den aldetik, eta, ondorioz, tratamendua interes legitimoan oinarritzea ahalbidetu dugu. Interesdunak informazio gehiago behar badu balorazio horri buruz, interes legitimoan oinarritzen den tratamenduren bati dagokionez, MUTUALIAko datuak babesteko ordezkariari bidal diezaioke eskaera (dpd@mutualia.eus)

ERABAKI AUTOMATIZATUAK ETA PROFILAK EGITEA

EZ da aurreikusten MUTUALIAk tratamendu automatizatuetan soilik oinarritutako erabakiak hartzea, profilak egitea barne, baldin eta interesdunarengan ondorio juridikoak edo antzeko ondorio esanguratsuak baditu.

Hori guztia, honako kasu hauetan IZAN EZIK: aplikatzeko Zuzenbideak baimentzen duenean; edo kontratu bat egiteko/gauzatzeko beharrezkoa denean; edo interesdunaren adostasun esplizitua dagoenean; baina, beti, kasu hauetan:

  • interesdunaren oinarrizko eskubideak eta interes legitimoak babesteko neurriekin
  • arduradunak giza esku-hartzea lortzeko eskubidearekin,
  • interesdunak bere ikuspuntua adierazteko eta erabakia aurkaratzeko duen eskubidearekin.

HARTZAILEAK

Oro har, datu pertsonalak ez zaizkie jakinaraziko hirugarrenei, Zuzenbidean aurreikusitako legezko betebeharra/babesa izan ezik; horien artean egon daitezke administrazio publikoei edo epaitegi eta auzitegi eskudunei egindako jakinarazpenak; edo Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduten beste mutua batzuei egindakoak, osasun-zerbitzuen arloko lankidetza-hitzarmenak edo legez aurreikusitako beste batzuk betearazten direnean; eta/edo tratamendu-eragileei egindakoak,  MUTUALIAren jarduerarekin lotutako espediente eta prozedurei dagokienez.

Mutua honen zerbitzuak erabiltzen badira estaldura (sanitarioa edo ekonomikoa) duen asistentzia-prozesu baterako, zeina hirugarren batek emango baitu (Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzailea, mutua laguntzailea, mutua laguntzaileen entitate mankomunatua, enpresa laguntzailea, osasun-zerbitzu publikoa edo hirugarren aseguru-etxe arduraduna) eta guztiz edo partez haren erantzulea izan behar baitu, MUTUALIAk hirugarren horri jakinaraziko dizkio emandako osasun-asistentziari buruzko datu pertsonalak eta osasunari buruzkoak, kostua hirugarren horri fakturatzeko edo erreklamatzeko, edo MUTUALIArentzat jarduteko betebeharra sortzen den hitzarmenean, itunean edo kontratuan agindutako zereginak betetzen direla egiaztatzeko, osasun-asistentzia emateko edo prestazioa kudeatzeko.

Beste legitimazio-oinarri juridikorik ezean, datuak hirugarrenei ere laga dakizkieke, baldin eta aldez aurretik idatziz jaso bada interesdunaren adostasun askea, esplizitua, informatua eta argiaren adierazpena, MUTUALIAren helburu legitimoren batekin.

 

NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIAK 

Tratamenduaren arduradunek nazioarteko datu-transferentziak egin ditzakete kontrol-agintaritza eskudunaren baimenik gabe, baldin eta datuen tratamenduak DBEOn xedatutakoa betetzen badu eta egokitzapen-erabaki batean oinarritutako transferentziak badira. (DBEO, 45. art.) Hala gogorarazten digu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak bere webgunean https://www.aepd.es/derechos-y-deberes/cumple-tus-deberes/medidas-de-cumplimiento/transferencias-internacionales)

MUTUALIAk, oro har, EZ du nazioarteko datu-transferentziarik egiten horiek kudeatzean.

 

Hala ere, salbuespen gisa, doako harpidetzaren bidez doako bidalketa-zerbitzu horretara harpidetu diren pertsonei MUTUALIAren komunikazio elektronikoen bidez intereseko edukiak bidaltzeko (jardunaldiak eta ekitaldiak; osasunari, prebentzioari eta gizarte-ekintzari buruzko gaurkotasun-albisteak; legegintzari buruzko berrikuntzak; informazio korporatiboa, etab.), harpidedun horien harremanetarako datu profesionalak bildu eta tratatu beharko dira, eta harpidedun horien datuak zerbitzu informatikoak ematen dizkigun hirugarren hornitzaile bati jakinarazi beharko zaizkio. Datu horiek, soilik, hirugarren hornitzaile horrek (gaur egun MAILCHIMP) tratatuko ditu, posta elektronikoko zerrendak administratzeko eta harpidetutako zerbitzua emateko bakarrik, eta horretarako datuen nazioarteko transferentzia bat egingo da The Rocket Science Group-era (The Rocket Science Group LLC d/b/a MailChimp, 675 Ponce de Leon Ave NE, Suite 5000 Atlanta, GA 30308 USA). Esteka honetan https://www.intuit.com/privacy/statement/es/ Intuit-en pribatutasun-politika kontsulta dezakezu, eta horri buruzko informazio gehiago aurkituko duzu esteka honetan:

https://mailchimp.com/es/help/mailchimp-european-data-transfers/?utm_source=mc-kb&utm_medium=kb-site&utm_campaign=eepurl

Kasu honetan, datuak jasotzen dituen erakundea (MAILCHIMP) Ameriketako Estatu Batuetan dago; zehazki, AEB da Europako Batzordeak, Data Privacy Framework delakoaren arabera (2023ko uztailaren 10eko Erabakia), babes-maila egokikotzat jo duen herrialdeetako bat (https://ec.europa.eu/commission/presscorner/detail/en/ip_23_3721). Horrela, AEBra egindako nazioarteko transferentziei buruzko Datuak Babesteko Europako Batzordearen informazio-oharrean azaltzen den bezala, 2023ko uztailaren 10eko egokitzapen-erabakia onartu ondoren, https://edpb.europa.eu/system/files/2023-07/edpb_informationnoteadequacydecisionus_en.pdf Batzordeak erabaki zuen AEBk, 2016/679 Erregelamenduaren (EB) 45. artikuluaren ondorioetarako, bermatu egiten dutela Data Privacy Framework zerrendan dauden AEBko erakundeei EBtik transferitutako datu pertsonalen babes-maila egokia. Zehazki, zerrenda horretan dago Intuit (Mailchimp) enpresa https://www.dataprivacyframework.gov/s/participant-search/participant-detail?id=a2zt0000000TXVKAA4&status=Active

KONFIDENTZIALTASUNA ETA SEGURTASUN-NEURRIAK

Konfidentzialtasun-betebeharra eta, hala badagokio, sekretu profesionala duten langileek tratatzen dituzte datuak, lehenetsitako eta diseinutik ezarritako segurtasun-neurriak betez, haien informazio-sistemen eta datu pertsonalen irisgarritasuna, osotasuna, eskuragarritasuna, benetakotasuna, konfidentzialtasuna, trazabilitatea eta kontserbazioa bermatzeko.

MUTUALIAk arriskuak kudeatzeko sistema bat du ezarrita; horrek barne hartzen ditu informazioaren segurtasunari eta datuen babesari buruzkoak. DBEOren erantzukizun proaktiboaren printzipioaren arabera, MUTUALIAk Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistema (ISKS) bat dauka ezarrita, ISO27001 nazioarteko estandarraren araberakoa eta haren bidez ziurtatua. Era berean, Mutualiaren informazio-sistemak kanpo-entitate akreditatu batek ziurtatu ditu, Segurtasun Eskema Nazionalaren arabera.

Datu pertsonalak babesteko MUTUALIAren segurtasun-neurriek badituzte sektorean behar diren estandarrak, datuen tratamenduen irismenari, izaerari, testuinguruari eta helburuei dagokienez.

MUTUALIAk datu pertsonalak tratatzeko jarduerak hirugarren batzuei agintzen badizkie, behar besteko bermeak eskaintzen dituzten hornitzaileengana joko du, bereziki ezagutza espezializatuei, fidagarritasunari eta baliabideei dagokienez, DBEOren eta DBEDBLOren eskakizunak betetzen dituzten neurri teknikoak eta antolaketa-neurriak aplikatzeko, tratamenduaren segurtasuna barne.

 

KONTSERBATZEKO EPEA

Datuak zer helbururekin biltzen diren, horretarako behar den denboran gordeko dira.

(Bideozaintzarekin lotutako datuak salbu; horiei dagokienez, DBEDBLOk berariaz ezartzen du hilabeteko gehieneko kontserbazio-epea, datuak jasotzen diren unetik zenbatzen hasita), datuak gutxienez bost (5) urtez gordeko dira, abenduaren 7ko 1993/1992 Errege Dekretuaren 16.1 artikuluak mutuei agintzen dienaren arabera, edo, hala badagokio, datu-motaren arabera aplikatzekoa den araudi orokorrean edo sektorialean ezarritako epeen arabera;

Aurreko guztia bete ezean, datuak gorde egingo dira harik eta ezabatzeko eskatu arte edo interesdunek aurka egiteko eskubidea baliatu arte, betiere mutua arduradun honekin duten harremana amaitu bada eta informazioa beharrezkoa ez bada datuak biltzearen helburutik erator daitezkeen erantzukizunak zehazteko.

Nolanahi ere, beti hartu beharko dira kontuan Espainiako Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen legeriatik ondorioztatzen diren epeak eta irizpideak, baita Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentu Kudeaketa Integralaren eta Dokumentu Ondarearen arauditik ondorioztatzen direnak ere.

 

ESKUBIDEAK

 

Edozein pertsonak du eskubidea MUTUALIAk bere datuak nola tratatzen dituen baieztatzeko. Datuetara irispidea izateko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, mugatzeko eta eramangarritasunerako eskubideak balia daitezke MUTUALIAn (Datuen Babesa, Henao kalea 26, 49009 Bilbo), edo helbide elektroniko hauetan:

Eskubide horiek baliatuz gero, Mutualiak eskatzailearen nortasuna egiaztatu beharko du, bereziki horri buruzko arrazoizko zalantzak daudenean, sarbide-eskaerak izapidetzeko prozesu osoan beren datuetara sarbidea izatea eskatzen duten pertsonen identitatea ziurtatzeko eta tratamenduaren segurtasuna bermatzeko. Horretarako erabilitako metodoak datuak minimizatzeko printzipioa errespetatuko du. Horretarako, aldez aurretik proportzionaltasun-ebaluazio bat egingo da, kontuan hartuta saihestu egin behar dela datu gehiegi biltzea, baina, era berean, kontuan hartuta tratamenduaren segurtasun-maila egokia bermatu behar dela aldi berean. Hori dela eta, zenbait kasutan, Mutualiak eskatzaileari eska diezaioke haren nortasuna egiaztatzen duen agiri baten kopia aurkezteko.

MUTUALIAk DBEOren 15.etik 22.era bitarteko  artikuluen arabera erantzungo dio eskubideak baliatzeari, eskaera jaso eta hilabeteko (1) epean. Epe hori beste bi (2) hilabetez luza daiteke, behar izanez gero, eskaeren konplexutasuna eta kopurua kontuan hartuta. MUTUALIAk luzapen horien berri emango dio interesdunari, eskaera jaso eta hilabeteko epean, luzapenaren arrazoiak adierazita.

 

KONTROL-AGINTARITZA ESKUDUNA

 

Uste baduzu MUTUALIAk ez dituela aplikatu beharreko araudiaren arabera tratatu datuak, aldez aurretik harremanetan jar zaitezke datuak babesteko ordezkariarekin, helbide elektroniko honen bidez: dpd@mutualia.eus

 

Hala ere, kontrol-agintaritza eskuduna Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak dauka (Jorge Juan kalea 6, 28001 Madril, www.aepd.es), eta, hala badagokio, erreklamazioa jarri daiteke haren aurrean.

 

ESKUBIDE DIGITALEN BERMEA

MUTUALIAk bereziki aitortzen eta ezartzen ditu eskubide digitalak bermatzeko arauditik eratorritako betebeharrak; hala, zaindu egiten ditu hildakoen datu pertsonalen, testamentu digitalaren eta ahaztua izateko eskubidearen gainean aitortutako eskubideak.

Dokumentu honen azken eguneratze-data: 2023ko azaroa

 

MUTUALIA, Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduen 2 zenbakiko mutua