BIOMEKANIKAKO LABORATEGIA

BALORAZIO FUNTZIONALEKO UNITATEA

Biomekanikako laborategian zehatz-mehatz eta objektiboki baloratzen dugu pazientearen indarra eta mugikortasuna, lesio bat izan duenean. 

Medikuntza fisikoan, errehabilitazioan eta fisioterapian adituak diren profesionalek osatzen dute laborategia. Pazientearen egoera funtzionala aztertu ondoren, banakako tratamendua ematen diote, sendatzeko. 

Errehabilitazioko tratamendu pertsonalizatua hobetzeko hainbat ekipo eta sistema ditugu. Horrez gain, balorazio funtzionalerako protokolo berriak eta gure ikerketa-lerroa sortu ditugu, eta horrek gure pazienteen balorazio funtzionala hobetzen laguntzen digu.