
Errehabilitaziorako zenbait gimnasio ditugu; horietan, errehabilitazioko mediku eta fisioterapeutek egunero lagundu eta motibatzen dituzte gure pazienteak, egiten ari diren osatze funtzionaleko prozesuan.
Gure hiru kliniketan, hidroterapiako tratamenduak egiteko igerilekuak ditugu, osatzeko karga jarraitu bat eta/edo pisu-gabezia eskatzen duten patologietarako; horiei esker, lesioak fase goiztiarretan ezin hobeto tratatu ditzakegu.
Errehabilitaziorako teknologiarik puntakoenak ditugu, eta, gainera, gure profesionalek etengabeko prestakuntza jasotzen dute ebidentzia zientifikoko azken ikerketetan; horri esker, kasu bakoitzari modu ezin hobean heltzen diogu banaka, eta errekuperatu arte beharrezkoak diren denbora eta baliabideak eskaintzen ditugu.
Itxaronaldirik gabe eta gure pazienteen ordutegi-premietara egokituta, zerbitzu arin eta pertsonalizatua ematen dugu, gure errehabilitazio-zentroak erabiltzaileengana hurbilduz.