ESKUKO TERAPIA

Gure Errehabilitazio Zerbitzuan Eskuko Terapia Zerbitzu bat dugu, hatzen, eskuaren, eskumuturraren eta ukondoaren patologien tratamenduan berariaz prestatutako profesionalekin. 

Berariazko gune bat dugu, terapeutak bertan terapiak aplika ditzan eta aldi berean, pazienteak modu kontrolatuan egin ditzan ariketak, minik gabe eta betiere profesionalak gainbegiratuta. 

Zerbitzua hainbat materialez hornituta dago, kaltetutako atalaren mugikortasuna lantzeko; besteak beste, MAPS taulak ditugu, tratamendu jarraitu eta sekuentziala egiteko, bai eta eskuaren errekuperazioan oso garrantzitsua den mugikortasun fina lantzeko ere. 

Gainera, gure terapeutak feruletan trebatuta daude, eta horrek aukera ematen digu saio bakoitzean lortutako aurrerapenak denboran zehar mantentzeko, modu espezifikoan eta paziente bakoitzaren beharren arabera. 

Eskuko terapiaz gain, beste hauek daude, besteak beste: 

  • MAPS Therapy: Mobilizazio Analitiko Jarraitu Sekuentzialerako mekanoterapia, kaltetutako egituraren premia mekaniko eta biologikoen arabera gidatua. 
  • Material termoplastikozko ferula. Banakakoa eta jarraitua. 
  • Min Neuropatikoaren Tratamendua