Hurbileko eta kalitatezko osasun-laguntza ematen dugu, gure pazienteen osasuna baita guretzat garrantzitsuena. Horretarako, kasu guztiei ahalik eta modurik pertsonalizatuenean heltzen dieten osasun-profesionalen talde bat dugu, zeinak paziente bakoitzaren premien arabera jarduten duten, osasunean aplikatutako teknologia berrienaren laguntzaz.
Gaur egun, zenbait ekimen ditugu martxan:
- Loturako Osasun Unitatea (LOU). Erizaintzako erreferentziazko unitatea da; askotariko laguntza-mailatako profesionalen koordinazioa kudeatzen du eta beharrezko baliabideak abiarazten ditu, erabateko arreta bermatzeko.
- H gunea. Osasun-laguntza humanizatzearen aldeko ekimen honi esker, itxarongela bat daukagu, pazienteek eta haien familiakoek ingurune eroso eta egoki batez gozatzeko aukera izan dezaten.
- Educator Proiektua. Osasuneko eta higiene- eta osasun-arloko ezagutzak zabaltzeko proiektu bat da, eta berorren helburua da prebentzioan eta osasun-arloan hobetzen laguntzea, pazientearentzako, senideentzako, eta, oro har, gizartearentzako hezkuntza-politika bat egiteko.
- Zeinuka sistema. Sistema honen bidez, profesionalaren eta entzumen-desgaitasuna duten pazienteen arteko komunikazio egokia ziurtatzen dugu, eta, hala, pazienteen segurtasuna hobetzeko konpromisoa betetzen laguntzen dugu.
- Argigarria. Ebakuntza bat egiteko ospitaleratutako pazienteei programatutako kirurgiari buruzko bideo-gidak ematen dizkiegu.
- SueñOn proiektua. Gure kliniketan proiektu hau sartu dugu, ospitaleratuen atsedena sustatzeko.
- Mutualiak Humans Fundazioaren Ospitale Zerbitzuen Humanizazio Ziurtagiria (A gradua) du, osasun-laguntzan humanizazio- eta kalitate-neurriak ezartzean emandako aintzatespena.