
Irudi bidezko diagnostikoaren edo erradiologiaren arloa gaur egungo medikuntzaren funtsezko atal bat da, patologia asko aztertzen laguntzen baitu. Irudi bidezko teknikak funtsezko tresna diagnostikoak dira, patologiaren diagnostiko eta jarraipen hobea lortzeko.
Gure zentro guztietan X izpien ekipamendu digitalak ditugu, eta, horiei esker, azkar diagnostika ditzakegu traumatologiako lesioak. Erradiologia digitala aurrerapen nabarmena da, irudiaren kalitateagatik, erradiazioaren dosia murrizten delako eta, batez ere, azterketak gorde eta banatzeko erraztasunak ematen dituelako; hain zuzen ere, X izpien plaka klasikoak ordezkatu ditu.
Ekografiak egiteko ekipamendua ere badugu. Kontsultetan ekografia egiteko aukera izateak hezur eta artikulazioetako patologiak diagnostikatzen laguntzen du.
Gure hiru kliniketan eremu handiko erresonantzia magnetikoko ekipamenduak ditugu. Teknika sofistikatu horren bidez, giza gorputzaren kalitate handiko irudiak egin daitezke, eta haiekin balorazio zehatzak egiten dira.
Gure taldea Erradiologiako teknikariek eta Erradiodiagnostikoko mediku espezialistek osatzen dute.