
kalitatearen funtsezko elementu bat da hori. Estrategia horren bidez, osasun-arretarekin lotutako kaltea edo kalte potentziala minimizatu nahi zaie pazienteei; horretarako, zenbait jarduera gauzatzen ditugu zenbait alderditan, esaterako, infekzioen kontrolean, sendagaien erabilera seguruan, ekipoen segurtasunean eta jardunbide klinikoan. Pazienteen segurtasun-gorabeherak jakinarazteko sistema bat ere badugu. Sistema horren helburua da pazienteen segurtasuna hobetzea, beharrezkoak ez diren arriskuak saihestuz edo horien ondorioak arinduz.
Pazienteen Segurtasun Gorabeheren Jakinarazpen Sistema
2013an, «Pazienteen segurtasunerako arriskuen kudeaketari» buruzko UNE179003 ziurtagiria lortu genuen, AENORekin, eta 2016an aitzindariak izan ginen UNE179006 ziurtagiria lortzen: «Ospitaleetako osasun-arretarekin lotutako infekzioak zaintzeko, prebenitzeko eta kontrolatzeko sistema». Ezagutu gure ziurtagiriak.