LAGUNTZA-ZENTROAK

Zugandik gertu

zentroen sarea kontsultatu

Zure eskura jartzen dugu Euskadiko laguntza-sare handiena: 3 ospitale Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban eta 12 laguntza-zentro, berehalako arreta, gertukoa eta kalitatezkoa bermatzeko.

OSPITALEAK

pakea

Gipuzkoa

Pakea Klinika

ercilla

Bizkaia

Ercilla Klinika

erabakimen handiko ospitalea

Araba

Erabakimen Handiko Ospitalea

LAGUNTZA-ZENTROAK

Gaixotasun arrunta eta laneko istripua artatzen ditugu Mutualiaren zentroetan (urgentziak eta kontsultak). Horietatik 9k Errehabilitazio zerbitzua eskaintzen dizute, sarrera ahalbidetu eta joan-etorriak ekiditeko. Horrez gain, berehalako arreta bermatzen dizugu gure zentro guztietan, batez beste 6 minutuko itxarote denborarekin.

Araba

  • Laudio

Bizkaia

  • Basauri
  • Erandio
  • Iurreta
  • Gernika
  • Santurtzi
  • Zamudio

Gipuzkoa

  • Azkoitia
  • Beasain
  • Bergara
  • Irun

Madril

  • Madril

HITZARTUTAKO ZENTROAK

Zauden lekuan zaudela artatuko zaitugu, izan ere, gurean ez ezik, Mutualiaren osasun zerbitzuak hainbat lekutan jaso ditzakezu beste mutua nahiz erakundeekin dauzkagun elkarlanerako akordioei esker. Ikusi zentroak.

OSASUN ARRETA ATZERRIAN

Osasun arreta eskaintzen diegu lana dela eta denboraldi baterako atzerrian jardun behar duten langileei. Informazioa zabaldu nahi izanez gero, kontsulta ezazu Mutualiaren Informazio gida-Lan Istripua Atzerrian.

24 ORDUKO ARRETA ZERBITZUA

Lan-istripua izan baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin 900 50 60 70 telefonoan (24 ordu).

Istripua atzerrian gertatu bada, laguntza eskatzeko telefono-zenbaki honetara deitu beharko da: + 34 94 425 63 98 eta medikuek jarraibideak emango dituzte.

Hemen azaltzen dizugu pausuz pausu zer egin lan-istripu baten aurrean.