Itzuli

🎓Campus Birtuala:

LAPen kontzientziazioa erdi-mailako ardunadunen artean

Laneko segurtasuna eraginkortasunez kudeatzeko, ezinbestekoa da erdi-mailako arduradunek parte hartzea.

Izan ere, giltzarri dira laneko ingurune seguru bat lortuko bada, eta, horregatik, jakin behar dute, baita guztiz ulertu ere, zertaz ari garen segurtasunez lan egiteaz ari garenean eta zer eginkizun duten beraiek helburu hori lortzeko bidean.

Horretarako, baina, kontzientziazioa eta informazioa jaso behar dute aldez aurretik, eta hori ez da beti hala izaten. Mutualiak bere enpresa kideen esku jarri du prestakuntza-jarduera bat, LAP-Laneko Arriskuen Prebentzioaren kontzientziazioa erdi-mailako arduradunen artean; Mutualiako campus birtualean dago eskuragarri, hala euskaraz nola gaztelaniaz. Campuseko gainerako jarduerak bezala, doan da.
 

Informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen.

Edozein zalantza izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan:prebentzioa@mutualia.eus

Lotutako berriak