- Mutualiak 0Bidean sariak eman dizkie laneko istripuen tasarik txikiena izan duten enpresei.
- OSALANen Prebentzio Biltzarraren esparruan egin den ekitaldian, laneko arriskuen prebentzioari buruzko argazkien urteroko sariak ere banatu dira. Aurten, gainera, adimen artifizialarekin sortutako irudirik onena ere saritu dute.

Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen den astean, Mutualiak OSALANen Laneko Arriskuen Prebentziorako Nazioarteko Biltzarrean aurkeztu ditu bere argazki-sariak eta 0Bidean sariak.
Jardunaldian “Adimen artifiziala lan-eremuan” bat-batean sartu izana jorratu da. Guillermo García eta Amanda Moreno Lan-zuzenbideko eta Gizarte-Segurantzako katedradunek eman dute lehen hitzaldia, eta lan-arriskuen iragarpen-algoritmoek eskaintzen dituzten aukerak azpimarratu dituzte.
0Bidean sariak VOITH PAPER, MONDI IBERSAC, GARA eta TÉCNICAS DEL AGUA UREN enpresei eman zaizkie; laneko istripuak murrizteko egiten duten lanagatik nabarmendu dira.

“Prebentzio-begiradak” argazki-lehiaketari dagokionez, Iñaki Oregi Inzak egindako “Bertigoa” argazkiak irabazi du lehen saria. Gainera, aurtengo edizioan, adimen artifizialarekin sortutako irudi onena saritzeko kategoria berri bat sortu du Mutualiak, eta “Eraikuntza langilearen laneko ikuspegiak” izeneko lanak irabazi du. Danel Solabarrieta Arrizabalagak sortu du lan horren prompta, Midjourney aplikazioa erabiliz.




Ekitaldian, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuorde Elena Pérez Barredok eta OSALANeko zuzendari Lourdes Íscarrek parte hartu dute. Aldez aurretik, “Prebentzio-begiradak” argazki-erakusketa bisitatzeko aukera ere izan dute, baita OSALANen Biltzarrean Mutualiak jarri dituen bi standak ere.
