Bihar, azaroak 14, 8. Mutualia Sariak banatuko dira da Bilboko Euskalduna Jauregian, Osalan-ek antolatutako Laneko Segurtasunari eta Osasunari buruzko Nazioarteko IV. Biltzarra ekimenaren baitan.
Sariok bi urtetik behin egiten dira, eta, aurten, berritasun modura, bi kategoria desberdin izango ditu:
-Berrikuntza Saria Laneko Arriskuen Prebentzioan
-Berdintasun Saria
Aurtengo beste berritasunetako bat da bi kategorietako hautagai finalistek beren proiektuen aurkezpena egingo dutela zuzenean Mutualia Sarien ekitaldian. Enpresa irabazleak epaimahai profesional batek eta Mutualia Sarien ekitaldira bertaratutako publikoak hautatuko dituzte, boto misto bidez. Epaimahai profesionalaren balioa %60koa izango da, eta ekitaldira bertaratutako publikoarena, berriz, %40koa.
Aurrerapen gisa, hona hemen kategoria bakoitzeko epaimahaikideak:
Berdintasun Sariaren epaimahaikideak
-Iciar González Carrasco (Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Ikuskaritzako zuzendariordea)
-Uxue Bilbao Ibarrola (Kanpo Ebaluazioaren eta Prebentzioaren arduraduna Euskalit-en)
-Amaia López Iriondo (Lan Arriskuen Prebentzioa, Ingurugiroa eta Gizarte Gaien arduraduna Confebask-en)
-Miren Fernández (Pertsonen Garapenerako zuzendaria Mutualian)
Laneko Arriskuen Prebentzioan Berrikuntza Sariaren epaimahaikideak
-Alberto Alonso Martín (Osalaneko zuzendari nagusia)
-Inmaculada Gómez (Bizkaiko Lan Ikuskaritzako Laneko Segurtasun eta Osasunaren arloko arduraduna)
-Amaia López Iriondo (Lan Arriskuen Prebentzioa, Ingurugiroa eta Gizarte Gaien arduraduna Confebask-en)
-María del Mar Crespo Millán (Mutualiako Prebentzio-Aholkularitzaren arduraduna)

