Itzuli

2018ko Enpresan Bardin Saria!

Mutualiak, ospatu den CEBEKeko Urteko Batzar Nagusian, Enpresa Bardin Sariaren aitortza jaso du, enpresa handien mailan.

Sari horrek lan-arloan emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuna sustatzeko garatutako ekintzengatik nabarmentzen den Bizkaiko enpresa aitortzea du helburu.

Epaimahaikideek erabakia hartzeko azken urte hauetan  Bizkaian erreferente izan diren  enpresek emandako pauso sendoen  txostenak aztertu behar izan dituzte. Mutualiarekin batera,AVIFES erakundea ere saritua izan da, enpresa txiki eta ertain (ETE) mailan.

Sari horrek egindako lana agerian uzten du eta gure  berdintasun, malgutasun eta erantzunkidetasun neurriak hobetzeko eta areagotzeko gogoak pizten dizkigu.

Lotutako berriak