sala junta 2021
Itzuli

2020KO OHIKO BATZAR NAGUSIRAKO DEIALDIA

Ohiko Batzar Nagusia 

Data: 2020ko uztailaren 17a (ostirala)

Ordua: 12:30etan

Lekua: EHO Vitoria-Gasteiz Mutualia
Beato Tomás de Zumarraga, 10 bis
Vitoria-Gasteiz

Elkarrizketak Mutualian.. 

Denis Itxaso González jaun agurgarria 

Gobernuaren Ordezkaria Euskal Autonomia Erkidegoan 

Izen-ematea 94425 25 03  cgutierrez@mutualia.eus

“MUTUALIA” Gizarte Segurantzarekin lankidetza duen 2. zk.ko Mutuaren Zuzendaritza Batzordeak ekainaren 5eko bileran erabaki zuen, urriaren 30eko 8/2015 Errege Lege Dekretuko 86. artikuluan eta Mutualiako Estatutuetako 22. eta 23. artikuluetan ezarritakoaren arabera, enpresari elkartuei Ohiko Batzar Nagusirako deia egitea. Batzarra datorren uztailaren 17an izango da, 12:00etan lehen deialdian eta 12:30ean bigarren deialdian, EHO VITORIA-GASTEIZ MUTUALIA Zentroan, Gasteizko Tomas Zumarraga Dohatsuaren kaleko 10 bis zenbakian. 

Hau izango da:

Gai zerrenda: 

  1. Presidentearen agurra.
  2. Zuzendaritza Batzordearen kudeaketa-txostena, ondare historikoaren zuzkidurak eta aplikazioak, memoria, balantzeak, emaitza-kontuak aztertu eta, hala badagokio, onartzea, Gizarte Segurantzako Kontu-hartzailetza Nagusiak emandako ikuskapen-txostenak ezagutu ondoren, baita 2019ko ekitaldiko emaitza ekonomiko positiboa eta soberakinaren aplikazioa ere.
  3. I2021 ekitaldirako aurrekontuen aurreproiektuari buruzko informazioa ematea eta, hala badagokio, onartzea; eta zuzendaritza batzordeari ahalmenak eskuordetzea, Gizarte Segurantzako Aurrekontuen Proiektuan sartzeko behar diren aldaketak egiteko.
  4. Zuzendaritza batzordeko kideak izendatu eta berritzea.
  5. Prestazio berezien batzordeko kudeaketari buruzko informazioa ematea.
  6. Bileraren akta berretsi eta onartzeko bi kontu-hartzaile izendatzea.
  7. Presidentearen esku-hartzea. 
  8. Galderak eta eskeak. 

Memoria, balantzeak, emaitzen-kontuak eta Gizarte Segurantzako Kontu-hartzailetza Nagusiak egindako ikuskapen-txostenak mutualitatearen webgunean (www.mutualia.eus) kontsultatu ahal izango dira Batzar Nagusia egin aurreko 15 egunetan, emaitza horiek Mutualiari jakinarazi bazaizkio, eta, betiere, jakinarazpenaren egunetik aurrera.

 Legitimazioa egiaztatzeko modua eta baldintzak: 

Batzar Nagusia egiten den egunean indarrean dagoen Elkarte Hitzarmena duten Mutualiako enpresari elkartu guztiek dute parte hartzeko eskubidea, 

nahiz eta bozkatzeko eskubidea dutenak betebehar sozialak egunean dituztenak izan soilik. 

Bertaratzeko eta bozkatzeko eskubideak erabiltzeari dagokionez, jakinarazten da Mutualiaren egoitza sozialean eta operatiboan Batzar Nagusiaren deialdia egindako egunean eguneratutako kontrol-erregistroa dagoela enpresari elkartuei buruz eta betebehar sozialak egunean dituztenei buruz, haiei buruzko datuekin, eta baldintza horiek egiaztatzeko elkarteko agiria eta GSDNko ziurtagiria erabili daitezke. 

Batzar Nagusira joan nahi duen enpresari elkartu orok, bere izenean nahiz eskuordetuta joateko, “Bertaratze txartela/Bozketarako eskuordetza” izan beharko du. Agiri hori Mutualiako zentroetan jaso daiteke edo www.mutualia.eus webgunean lortu. Bozketarako eskuordetza beste enpresari elkartu bati baino ezingo zaio eman.  

 Bilbon, 2020ko ekainaren 5ean Zuzendaritza Batzordeak PRESIDENTEA 

Dokumentazioa

Lotutako berriak