Itzuli

2021: URTE BERRIA, MUGIKORTASUN BERRIA

e-scooter

Urte berria hasi dugu, eta, beti bezala, bi esaldi atera ohi zaizkigu ia pentsatu ere egin gabe lehenengo egun hauetako elkarrizketa guztietan, “Urte berri on” eta “Urte berria, bizitza berria”.

Trafiko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) ere arau berrien iragarpenekin hasi nahi izan du urtea. Urtarrilean indarrean jarri diren neurrien artean, aipatzekoak dira Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuei buruzkoak, hau da, patinete elektrikoei eta antzekoei buruzkoak. DGTk estatu mailako araudi bat ezarri du. Orain arte erregulazioa udal mailako araudien araberakoa zen, eta, era honetara, udal gehienen aldarriari erantzun zaio.

⇒ Mugikortasun Pertsonaleko Ibilgailuek (MPI) ezingo dute autopistetan eta autobideetan ibili, ezta herri arteko bideetan, zeharbideetan eta hiriko tuneletan ere. Horrez gainera, ezingo dute oinezkoentzako eremuetan eta espaloietan ibili. Galtzadara jaitsi beharko dute.

⇒ Ezingo dira 25 km/h-ko abiadatik gora ibili, eta laster hainbat irizpide definituko dituzte Zirkulazio Ziurtagiri bat lortzeko. Ziurtagiri hori ezinbestekoa izango da eskatutako baldintza teknikoak betetzen dituztela egiaztatzeko. 

⇒ Eta kaskoa? Erabil ditzakete gordetako erreiak, esaterako Bus eta/edo Bus-Taxi erreiak? Ikusten denez, estatu mailako irizpideen bateratze horretan ez da gai horiei buruzko ezer azaltzen, beraz, orain arte bezala jarraituko da horiek betetzeari dagokionez, udal araudiari lotuta alegia.

MPIek gero eta garrantzi handiagoa dutenez, DGTk izaera berezia eta hiriko ibilgailuaren “estatusa” eman die; beraz, ibilgailu ororen antzera, finkatutako araudira egokitu beharko dute.

MPIak, ongi etorriak araudira. “Urte Berria, Mugikortasun Berria!”

Lotutako berriak