aula_mutualia_prevencion
Itzuli

2021eko dibulgazio-jardueren aurrerapena

aula_mutualia_prevencion

2020a urte zaila eta mugitua izan da COVID-19aren pandemia dela-eta, eta, urtea igarota, datorren urtean ere programazio eguneratu eta espezializatuaren alde egingo du Mutualiak, gure enpresa elkartuei ezagutza eta esperientziak eskaintzeko. Online formatua izango da gure lehen aukera, eta espero dugu aurrez aurreko saioei berriz ekitea, “normaltasunera” itzultzea bideragarria eta segurua denean.

2021. urtean, beste behin ere, dibulgazio-jardueren eskaintza zabala izango duzue eskura, eta eskaintzak aukera emango du hainbat kolektiboren beharrei modu azkar eta malguan erantzuteko:

· Eskolak: Estresa kudeatzekoa, Ahotsarena eta, berritasun gisa, Seguru gidatzekoa.

· Absentziak kudeatzeari buruzko tailer berriak.

· Enpresa osasungarriei buruzko mintegiak.

· Jardunaldi teknikoak, gaur egungo gaietara hurbiltzeko aukera emango digutenak.

Nolanahi ere, Prebentzio Aholkularitzakook interes handia dugu zuen ekarpenak jasotzeko; gure Dibulgazio-jardueren Planean sartuko zenituzketen eta gure erakunde elkartuentzat interesekoak izan daitezkeen gai posibleen berri izateko, alegia. Zuen ekarpenak helbide honetara bidal ditzakezue: prevención@mutualia.eus

Hurrengo webinarra: Estresa kudeatzeko eskola. Urtarrilak 11, 18 eta 25.

Aurreko edizioan bezala, Eskolaren edukiak gehitu egin dira, estresak orain gure egunerokoan izan ditzakeen deribazioen berri emateko, eta egoera berri hori kudeatzeko jarraibideak emateko, bai harreman pertsonalei nahiz laneko harremanei dagokienez, bai telelanaren esparruari dagokionez.

Gogorarazten dizuegu Eskola doakoa dela enpresa elkartuentzat, eta talde txikientzat izaten direla deialdiak.

Estresa kudeatzeko eskola

Urtarrilak 11, 18 eta 25

09:30-13:00.

EMAN IZENA HEMEN

Lotutako berriak