Europako Mugikortasunaren Astea kanpaina bat da, sentsibilizatzeko, batetik, ibilgailuak hirian irrazionalki erabiltzeak dituen ondorio negatiboei buruz, bai osasun publikoarentzat bai ingurumenarentzat, eta, bestetik, garraiobide jasangarriagoak erabiltzeak dituen onurei buruz, esate baterako, garraio publikoz, bizikletaz eta oinez ibiltzea.
Ekimen hau Europan sortu zen, 1999an, eta 2020tik aurrera Europako Batzordearen babesa izan du. Urtero egiten da, irailaren 16tik 22ra, eta jarduerak egiten dira mugikortasun jasangarria sustatzeko eta praktika onak eta neurri iraunkorrak gara daitezen sustatzeko.
Irailaren 22an, gainera, Autorik gabeko eguna! ospatzen da. Egun hori dago europar ekimen honen sorburuan, eta hirietan trafikoa handitzeak dakartzan arazoei konponbideak aurkitzea du xede.
Europako Batzordeak 2021eko kanpainarako hautatu duen gaia hau da: “Mugikortasun jasangarria, osasungarria eta segurua”, eta leloa, berriz, hau: “Zure osasunaren alde, mugi zaitez modu jasangarrian”.
Mutualian, gidalerro horiei jarraitzen diegu, gure hiriak leku osasungarriago, seguruago eta erakargarriagoak bihur daitezen, eta, horretarako, bizikletak erabiltzea sustatzen dugu , bai eta gure hirietako abiadura 30era murriztea ere .
Bidegorri sareen estekak, lurraldeka:
Bilatu informazio gehiago bizi zaren herri edo hirian.
Mutualiaren Prebentzio Aholkularitza
