
EZOHIKO ETA OHIKO BATZAR OROKORRETARAKO DEIALDIA
“MUTUALIA” Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduen 2 zenbakiko mutualitatearen (aurrerantzean, Mutualia) Zuzendaritza Batzordeak, 2023ko martxoaren 24an eta 2023ko maiatzaren 26an egindako ohiko bileran, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 86. artikuluan eta Erakundearen Estatutuen 22. eta 23. d) artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz, enpresa elkartuei EZOHIKO ETA OHIKO batzar orokorretararako DEIALDIA egitea erabaki du. Batzarrak ONDOZ ONDO egingo dira, 2023ko uztailaren 14an (ostirala), 12:00etan, lehen deialdian, eta 12:30ean, bigarren deialdian, Donostian (PAKEA Klinikako areto nagusia, Arriola pasealekua 26, Ibaeta Auzoa), honako honi jarraituz:
EZOHIKO batzar orokorraren gai-zerrenda
- Presidentearen hasierako agurra.
- Hala badagokio, eta Zuzendaritza Batzordeak proposatuta, Entitatearen Estatutuen aldaketa onestea, 24., 28., 33., 34., 36., 44., 47. eta 54. artikuluak eta azken xedapena aldatzeko.
- Aurreko proposamena onetsiz gero, Zuzendaritza Batzordeari berariaz eta modu zabalean baimentzea aurreko erabakia exekuta dezan eta Estatutuen testuan jaso ditzan Inklusioko, Gizarte Segurantzako eta Migrazioetako Ministerioak kasuan kasu proposatzen dituen gehikuntzak, aldaketak edo zuzenketak.
- Bi kontu-hartzaile izendatzea, bileraren akta berretsi eta onesteko.
OHIKO batzar orokorraren gai-zerrenda
- Zuzendaritza Batzordearen kudeaketa aztertu eta, hala badagokio, onartzea honako hauek barne hartuz: aldi baterako finantza-inbertsioen txostena, ondare historikoaren zuzkidurak eta aplikazioak barne; memoria, Gobernu Korporatiboaren urteko txostenarekin; 2022ko ekitaldiko balantzeak eta emaitza-kontuak, Gizarte Segurantzaren Kontu-hartzailetza Nagusiak emandako auditoretza-txostenak ezagutu ondoren; eta 2022. ekitaldiko emaitza ekonomiko positiboa eta soberakinaren aplikazioa.
- 2024ko ekitaldirako aurrekontuen aurreproiektuari buruzko informazioa ematea eta, hala badagokio, onestea, eta Zuzendaritza Batzordeari eskumenak eskuordetzea Gizarte Segurantzaren Aurrekontuen Proiektuan integratzeko behar diren aldaketak egin ditzan.
- 2022ko ekitaldiko Prestazio Berezien Batzordearen kudeaketari buruzko txostena.
- Gobernu Korporatiboaren Politika Orokorraren aldaketa aztertu eta, hala badagokio, onartzea.
- Zuzendaritza Batzordearen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Barne Erregelamenduaren aldaketa aztertu eta, hala badagokio, onartzea.
- Zuzendaritza Batzordeko kideak berritzea.
- Bi kontu-hartzaile izendatzea, bileraren akta berretsi eta onesteko.
- Presidentearen azken hitz-hartzea.
- Galderak eta eskaerak.
Estatutuak aldatzeko proposamenaren testua eta azalpen-memoria, aldi baterako finantza-inbertsioen txostena, memoria, balantzeak, emaitza-kontuak, Gobernu Korporatiboaren Politika Orokorra, Zuzendaritza Batzordearen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Barne Erregelamendua eta Gizarte Segurantzako Kontu-hartzailetza Nagusiak emandako auditoretza-txostenak Mutuaren webgunean kontsultatu ahal izango dira (www.mutualia.es/eu), batzar orokorren aurreko 15 egunen barruan, baldin eta azken horiek Mutualiari jakinarazi bazaizkio, eta betiere jakinarazpenaren egunetik hasita.
Legitimazioa ziurtatzeko modu eta baldintza aplikagarriak:
Batzar orokorrak egiten diren egunean indarrean dagoen kidetze-hitzarmena duten Mutualiako enpresaburu bazkide guztiek izango dute bertaratzeko eskubidea. Hala ere, beren betebehar sozialak egunean dituztenek bakarrik izango dute botoa emateko eskubidea. Bertaratzeko eta botoa emateko eskubidea izango dute atxikitako langile autonomoen ordezkariak eta erakundeko langileen ordezkariak ere. Bertaratzeko eta botoa emateko eskubideak erabiltzearen ondorioetarako, jakinarazten da Mutualiaren helbide sozialean eta egoitza operatiboan kontrol- erregistro eguneratu bat dagoela, batzar orokorren deialdia egiten den egunean dauden enpresaburu bazkideak eta betebehar sozialak egunean dituztenak jasotzen dituena, haiei dagozkien datuekin. Betebehar horiek kidetze-agiria eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria erakutsita ere egiazta daitezke. Mutualitatearen bazkide den eta batzar orokorretara bere izenean edo eskuordetzaz joan nahi duen enpresari orok “BERTARATZEKO ETA/EDO BOTOA ESKUORDETZEKO TXARTELA” izan behar du. Mutualiaren edozein zentrotan edo gure webgunean (www.mutualia.es/eu) eskuratu daiteke txartel hori. Botoa eskuordetzan emanez gero, beste enpresaburu bazkide bati eman ahal izango zaio ordezkaritza, baita lehendakariari edo Zuzendaritza Batzordeko edozein kideri ere.
Edozein zalantza edo kontsultatarako: 94 425 25 03
Bilbon, 2023ko maiatzaren 26an Zuzendaritza Batzordea
PRESIDENTEA


