encuesta satisfaccion sanitaria 2024
Itzuli

2024an ere, Mutualiak laguntza-zerbitzuaren kalitatearen bikaintasunarekin duen konpromisoari eusten jarraitzen du

Mutualian, pazientearen gogobetetzea da gure osasun-laguntzaren ardatzetako bat. Laguntza-zerbitzuaren kalitateari buruzko galdetegiaren emaitzen arabera, gogobetetze globala % 94 baino handiagoa da. Datu horrek berretsi egiten du erabiltzaileen arreta hobetzeko eta horretan bikaintasuna lortzeko dugun etengabeko konpromisoa.  

laguntza-zerbitzuaren kalitateari buruzko galdetegia 2024

 

Emaitza aipagarriak 

Hauek dira adierazle aipagarrienak, besteak beste: itxarote-denbora, jasotako arreta, instalazioak eta tratua (azken horrek 9,05 puntu lortu ditu lehen aldiz). 

  • Itxarote-denbora: Joera positiboari eutsi zaio, eta 8,91ko batez besteko nota erdietsi da. Horrek erakusten du inplementatutako kudeaketa-sistema eraginkorra dela. 
  • Informazioa: Gardentasunak eta komunikazio eraginkorrak indargune izaten jarraitzen dute, 8,87ko batez besteko puntuazioarekin. 
  • Arreta pertsonalizatua: Tratu goxo eta profesionalak balorazio handia izaten jarraitzen dute, eta 9,05eko batezbestekoa lortu dute. 
  • Instalazioak: Instalazioen erosotasunak eta segurtasunak estandar handia izaten jarraitzen dute, eta 9,13 puntu lortu dituzte batez beste. 
  • Balorazio orokorra: Pazientearen gogobetetze orokorrak 8,74 puntu lortu ditu. 

 

Ondoen baloratutako zerbitzuak 

Ospitalizazioa (9,53) eta Errehabilitazioa eta Fisioterapia (8,95) zerbitzuek baloraziorik onena izaten jarraitzen dute; horren atzetik daude Kontingentzia Profesionaleko (KP) Kontsultak eta Larrialdiak (8,81) eta Kontingentzia Arrunteko (KA) Kontsultak (8,74). 

 

Gomendatze-indize garbia (NPS) – Net Promoter Score 

Mutualiaren osasun-eremu osoko NPS indizea % 57,15ekoa da. Indize hori kalkulatzeko, kenketa bat egin behar da: 1etik 6ra bitarteko puntuazioa eman diguten paziente gaitzesleen ehunekoa ken 9 eta 10 puntu eman dizkiguten paziente sustatzaileen ehunekoa. 

 

Gomendatze-ehunekoa (sustatzaileak)  

9 eta 10 puntu eman dituzten pazienteen ehunekoari dagokienez, % 68,11 lortu da KPn, eta % 65,05 KAn; horrek erakusten du hobekuntza bat egon dela eta gomendatze- eta gogobetetze-mailak handiak direla. 

 

Mutualiak kalitatearekin, etengabeko hobekuntzarekin eta pazientea ardatz duen arretarekin duen konpromisoa berresten du, eta, besteak beste, gertutasunean, efizientzian eta profesionaltasunean nabarmentzen da. 

 

Lotutako berriak