calendario laboral 2025 cabecera- eusk.jpg
Itzuli

2025eko lan egutegia

Mutualiak lan egutegi berria prestatu du 2025. urterako. Bertan, jaiegunen zerrenda dago jasota. Mutualiaren egutegia PDF betegarriaren formatuan dago eskuragarri , eta buletinak argitaratu ostean prestatu da, bertan baitaude jasota 2025. urteko jaiegunen zerrendak.

Hauek izango dira lan-egutegiak Euskadin 2025an izango dituen hamabi jaiegunak:  

  • Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna.
  • Urtarrilaren 6a, Jaunaren epifania.
  • Apirilaren 17a, Ostegun Santua.
  • Apirilaren 18a, Ostiral Santua.
  • Apirilaren 21a, Pazko Astelehena.
  • Maiatzaren 1a, Langileen Eguna.
  • Uztailaren 25a, Santiago Apostoluaren Eguna.
  • Abuztuaren 15a, Ama Birjinaren Jasokundea.
  • Azaroaren 1a, Santu Guztien Eguna.
  • Abenduaren 6a, Konstituzio Eguna.
  • Abenduaren 8a, Ama Birjina Sortzez Garbiaren Eguna.
  • Abenduaren 25a, Eguberri eguna

Lanaldi horiei beste bi jaiegun gehitu behar zaizkie, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzaren lurralde-ordezkaritzek horretarako irekiko duten prozesu berrian Udalei eta Aldundiei dekretatzea dagokienak.


2025KO LAN-EGUTEGIA: ALDIZKARI OFIZIALAK


Lotutako berriak