Itzuli

28/2018 Errege Lege-dekretua, abenduaren 28koa, pentsio publikoak goratzekoa eta gizarte-, lan eta enplegu-arloko beste premiazko neurri batzuei buruzkoa

28/2018 Errege Lege-dekretua, abenduaren 28koa, pentsio publikoak goratzekoa eta gizarte, lan eta enplegu-arloko beste premiazko neurri batzuei buruzkoa izango da Mutualia foroaren edizio honetan sakon aztertuko dena. Foroa datorren astean izango da. Aurrerapen gisa, jarraian aipatuko ditugu abenduaren 28ko ELd-n aldatu diren zenbait alor, eta, horrenbestez, Mutualia Foroan aztertuko ditugunak.

1. GIZARTE SEGURANTZAREN ERREGIMEN OROKORRA

  • Kotizatzeko gehienezko kopurua eta gehienezko oinarriak, Gizarte Segurantzaren sisteman, 2019an
  • Kontingentzia profesionalengatiko kotizazio-murriztapena bertan behera uztea, ezbehar-kopurua txikitu delako
  • Esportatzeko tomate freskoaren manipulazio eta paketatze lanetako Sistema Bereziko kotizazioa, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorraren barruan
  • 2019an aplika daitezkeen tasak, erretiro-adina aurreratzeko kotizazio osagarrian
  • Kontingentzia arruntengatiko aldi baterako ezintasuna aseguratzeko enpresen borondatezko kolaborazioa desagertzea
  • Langabeziagatiko kotizazioa txertatzea, ikasle langileek enplegu eta prestakuntza programa publikoetan sinatutako prestakuntza eta ikaskuntzarako kontratuetan, barne hartuta lantegi-eskolak, lanbide etxeak eta enplegu-tailerrak
  • Langabezia tasa % 15etik behera dutelako eragindako kontratazio-modalitateak indargabetzea: ekintzaileak babesteko kontratuak, prestakuntza-lotura, mikroenpresak, gazteen ekintzailetza proiektuak, gazteen lehen enplegua eta praktikaldiko kontratuak
  • Laguntzazko dirulaguntza Gazte Bermearen Sistema Nazionalean izena emanda dauden gazteentzat, prestakuntza eta ikaskuntza kontratua sinatuz gero
  • Aldaketak erretiro adina murrizteko koefizienteak dituzten langileen kontingentzia profesionalengatiko kotizazioan, kotizazio osagarririk ez duten langileen kasuan
  • Aldaketa 5 eguneko edo gutxiagoko benetako iraupena duten aldi baterako kontratuetan aurreikusitako kotizazioaren gehikuntzan
  • Lanbide heziketan kotizatzeko salbuespena, prestakuntza eta ikaskuntzarako kontratuetan
  • Laneko istripuen eta gaixotasun profesionalengatiko kotizazioko tarifa finkoa aldatzea

2.- SISTEMA BEREZIAK (BESTEREN KONTURAKO ETA NORBERE KONTURAKO NEKAZARIAK, ETXE-LANGILEAK)

  • Kotizazioa 2019an

3.- LANGILE AUTONOMOEN ERREGIMEN BEREZIA

  • Kontingentzia guztien eta aplika daitezkeen kotizazio tasen nahitaezko estaldura
  • Tarifa finko deiturikoa aldatzea
  • Kasu jakin batzuetan lanera itzultzen diren emakumezko langile autonomoentzako hobaria aldatzea
  • Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile batean asegurua egiteko nahitaezkotasuna
  • Kotizazioa aldi baterako ezintasuneko kasuetan

4.-EMANALDI PUBLIKOETAKO ARTISTEN GIZARTE SEGURANTZA

  • Lanik gabe egonda kotizatzeko aukera

5. GIZARTE SEGURANTZAREN ALORREKO ARAUDIA GARATZEKO ZAIN DAUDEN ALDAKETAK

  • Prestakuntza programak eta laneko eta akademiako praktika ordaindu gabeak egiten dituzten pertsonen Gizarte Segurantza
  • Hitzarmen bereziaren modalitate berria: Prestakuntza programak eta laneko eta akademiako praktikak egiten dituzten pertsonak
  • Hitzarmen bereziaren modalitate berria: krisiak jotakoak

6.-BESTE GAI BATZUK

  • Erretiro beharturako klausula hitzarmen kolektiboetan, betiere, zenbait eskakizun betetzen badira
  • Pentsioak goratzea
  • Erretiro pentsioa: abuztuaren 1eko 27/2011 Legea baino lehenagoko Legea 2019. urtearen amaierara arte aplikatzeko luzapena
  • Lanbide arteko gutxieneko soldata
  • Langile autonomoen jarduera etetea: babes aldia

Susana Castaños

Mutualiako Aholkularitza Juridikoko eta Betetze Korporatiboko zuzendaria

Lotutako berriak